« Urtu aurrekoak | Drama eta zamez »
Uda betea / Aritz Gorrotxategi / Elkar, 2022
Udaren argiaz Paloma Rodriguez-Miñambres / El Diario Vasco, 2022-04-23
Narrazioak eta eleberrigintza jorratu dituen arren, Aritz Gorrotxategiren ekoizpen literarioan poesia nabarmentzen da, bokazioz zein ogibidez, aurrerago azalduko den legez. Bere seigarren poesia-liburua egiten du ale honek eta bertan poema luzeak daude, hiru ataletan banatuta. Tituluek irakurleentzako pistak ematen dituzte (Binic, Carnac, Cesare, Colliure, Jaizkibel, Bianditz), irudi eta izen iradokitzaileak.
Camusen udari buruzko aipu bat hautatu du Gorrotxategik poema bilduma honen atariko gisa. Lehenengo olerkiak “Himnoa” du izenburu, non bizialdiaren esentziaz diharduen liburuaren tonua ezarriz. Bestalde, ez kasualitatez, alearen lehen eta azken atalak “Otoitza” izeneko poemekin ixten dira, non igerilariaren irudia darabilen, “Ez dago tresna eszeniko gehiago./ Bera ere itsasoa da” (Otoitza 2). Bertsoetan udaren gorazarrea kausitzen dugu, urtaro horren berezko elementuak agerrarazten dituelarik, bereziki, itsasoa. Modu desberdinetan osatzen da haren presentzia: eguzkia, hondartza, aparra, besteak beste. Dena den, ez da soilik euskaldunon Kantauri Itsasoa; haratago bidaiatzen du poetak eta klasikoen “thalassa” ekartzen digu gogora (erritu orfikoak, Heraklito, Platon, Arkimedes).
Adiskidetasunaren ospakizuna azaleratzen da bigarren atalean, Gorrotxategiri lagunekin partekatu dituen ardoak, filosofiari eta existentziari buruzko solasaldiak gomutatzen zaizkionean, Balea Zuria argitaletxeko bere beste lau sortzaile eta poetakideei omenaldia eginez. Olerki horietan literatura, artea uztartzen dira (bizitza, finean).
Udaren ildotik, esan bezala, itsasoarekiko mirespena isurtzen du liburu honek: “Inork ezin du itsasoa agortu,/ agortuko gara gu lehenago” (Denboraren kontra), eta haren argia sentiarazteko gonbidapena luzatzen digu Gorrotxategik, bidaian Machadoren urratsen oihartzuna heltzen zaigularik.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez