kritiken hemeroteka

8.787 kritika

« | »

Landa aldeko neskak / Edna O'Brien (Gema Lopez Las Heras) / Igela / Erein, 2022

Eskandalua Ainhoa Aldazabal Gallastegui / Argia, 2022-04-17

Landa aldeko neskak 1960an idatzi zuen O’Brienek, 30 urte zituenean. Liburu honekin ireki zuen autoreak bere ibilbide literario luzea —30 liburu inguru idatzi zituen—, askoren lehena izan zen Gema Lopez Las Herasek euskarara lehen aldiz ekarri duen hau. Ondo ekarri ere.

Protagonistak beraien artean oso desberdinak diren bi neska dira. Caithleen baserritarra da eta etxeko giroa aita alkoholiko eta biolento batek inposatzen du. Ziurrenik horregatik adierazten du hasieratik bere aske izateko nahia —25.orria: “Kanpora atera nintzen liliak batzera. Harmailetan gelditu nintzen zelaietara begira, eta, betiko moduan, askatasun eta gozamenezko ufada bat sentitu nuen…”—. Baba albaitariaren alaba da eta maiz mespretxuz hitz egiten dio lagunari, harro jokatzen du berarekin. Hala ere, lagunak dira eta liburuan elkarrekin egingo duten bidaia kontatuko zaigu. Komentu batean barneko ikasle gisa sartzen dituzte eta bertatik ateratzeko trikimailuak asmatu beharrean daude.

Espazioek ere berebiziko garrantzia dute liburuan. Hasierako herria txikia da. Denek ezagutzen dute elkar eta moral kolektibo oso zehatza dago ezarrita. Txutxu-mutxuek, esamesek eta aurreiritziek pisu handia dute herrian eta pertsonaien nortasunean. Landa eremua espazio itogarria da bi emakume hauentzat. Komentua irlandar jendartearen zurruntasun erlijiosoaren isla da eta beste behin patriarkatuak emakumeentzat duen rolaren erakusle bihurtzen da espazioa. Hiria, Dublin, askatasunaren sinbolo da, ordea. Aukera berrien espazioa. Gustura irakurri dut hirira alde egiteko hautua egiten duten emakumeen istorio hau, beraien kontzientziak eta argitasunak hasieratik harrapatu bainau.

Landa aldeko neskak eleberri gisa idatzi eta argitaratu zen garai hartan, baina gaur egun badakigu kontakizunak autorearen bizitzako pasarteak dauzkala. Trilogia beste bi liburuk osatzen dute: The lonely girl eta Girls in their married bliss. Garaiko kritikari ez zitzaion proposamena batere gustatu; izan ere eliza katolikoak Irlandan zuen boterea eta emakumeen gaineko kontrol izugarria salatzen du. Herriko apaizak hainbat ale erre zituen plazan eta zentsuratu egin zuten O’Brienen eleberria. Eskandalua sortu zuen… Eta guri gustatu.

Azken kritikak

Zerua hemen
Oihana Arana

Maddi Galdos Areta

Odisea
Homero

Aritz Galarraga

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca

Amaia Alvarez Uria

Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo

Hasier Rekondo

Agerre
Juan Luis Zabala

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Mikel Asurmendi

Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta

Maialen Sobrino Lopez

Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena

Mikel Asurmendi

Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Itzala
Maixa Zugasti

Maialen Sobrino Lopez

Barazkijalea
Han Kang

Jon Martin-Etxebeste

Café Mokka
Jabier Muguruza

Aiora Sampedro

Itzala
Maixa Zugasti

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

Hedabideak