« Infernuaren mugez | Bizitako puska batzuk baino ezin ditugu berregin »
Uda betea / Aritz Gorrotxategi / Elkar, 2022
Neguak ere badu udatik Maddi Galdos Areta / Argia, 2022-04-03
Neguak ere badu udatik: aurtengoak bai bederen. Pikondoek fruitu eman dezaten itxaron egin beharko dugu oraindik, baina loratzen hasiak dira biluzik ziren adarrak. Neguak ere badu udatik, eta horrela heldu zaigu aurtengoan Aritz Gorrotxategiren (Donostia, 1975) Uda betea (Elkar, 2022) poema-liburua. Azken lan hau bere bosgarrena dugu poesiari dagokionez.
Aurretik ere egina zigun Gorrotxategik itsasoratzeko gonbita, eta kostaldeetara bidaia dezagun galdegiten dirau bilduma honetan ere, tartean, dagoeneko onduta dituen irudiak berreskuratu zein berrituta: hariak eta zaldiak, baleak eta harriak. Lisboara, Bretainiako txokoetara, Sena eta Yangzi ibaietara, Collioureko erbestealdi zein egoitzetara garamatzate poemek, baita hurrago ditugunetara ere. Han-hemenka diren urek oihartzunak sortzen dituzte irakurlearen baitara.
Itsasaldien zikloak ingurukoak eraitsi eta irentsi egiten ditu itsasgoran, baina agerian uzten ditu itsasbeheran sakonune ezezagun eta desertu hezeak. Aurkia eta ifrentzua, bakarra denaren bi aldeak. Itsasaldien gorabeherek islatzen dute, hala, bizitzaren eta heriotzaren arteko harremana: “Hondoratuko da ontzia / ez pentsatu horretan. / Lehenago edo beranduago / helduko da hondarrera / joko du harkaitza, edo / besarkatuko itsasertza. / Ez dakigu non, ez dakigu noiz. / Horixe dugu geure alde”. Zaurgarri gara izaki hilkorrok itsasoaren hilezkortasunaren aldean, baina poetak dioskun gisara bizitzaren pattarretik ere bada zer eskuratu.
Aipamen eta aitortzaz mukuru da bilduma. Poetekin eta bestelako artistekin proposatzen diren hizketaldiek liburua bere burua gainditzera ere badaramate: badaramate irakurlea bestelako letra eta orrietara, baita doinu eta irudietara ere. Zuzenean datorkigu Battiatoren ahotsa, zeharka Sosarena, gomutatzen zaizkigu Matisseren leihoz bestaldeko kolore eta txalupak, Txillidak eraikitako tolesturak. Horretan baitatza, hain zuzen ere, artearen eta literaturaren indarra: berpiztu egiten dira hartzaileon aurrean izatez bizirik ez duten obrak, Arkimedesen printzipioa poemak agerian uzten duen legez.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez