« Atariak | Aurkikuntza bat »
Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean / Raymond Carver (Koro Navarro) / Elkar / Alberdania, 2003
Carver-en istorioak Javier Rojo / El Correo, 2003-08-13
Raymond Carver gustuko duen euskal irakurleak zorioneko daude “Zertaz ari garen maitasunaz ari garenean” narrazio bilduma euskaraz agertu delako Koro Navarroren itzulpenean. Pertsonen arteko harremanen inguruan bildu ohi ditu narrazioak idazle amerikarrak, batez ere harreman horiek apurtzear dauden momentuan. Ia oharkabean, edozein erretorikari muzin eginez, eguneroko bizitzaren tragedia erakusten zaigu, eta egunerokoa izanik, edozein pertsona arrunti gertatzen zaionez, epikarik eta handitasunik gabeko tragedia da erakusten zaiguna. Izan ere, ez dago eguneroko bizitzaren tragedia hura leun dezakeen osagai heroikorik. Gauzak honela, pertsonaia bakartiak agertzen zaizkigu, bizitzak garaituak, eta pertsonaia hauek bakardadeari ihes egin nahi liokete, baina ez dakite zer egin behar duten hori lortzeko. Pertsonaia hauen lagun leial bakarrak edaria dirudi, beti edalontzi bat baitute eskueran, edaria bera bizitza hondatzen dien osagaietako bat izan arren. Raymond Carver-en idazkera soilak euskal idazle asko, batez ere gazteak, liluratu ditu, erretorika handiusteaz nekatuta. Izan ere, Carver funtsezko idazlea da, bazterrean geratu direnen istorioak inork baino hobeto kontatzen baitaki.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi