« Etika, hemendik at | Carver-en istorioak »
Kandinskyren tradizioa / Ramon Saizarbitoria / Erein, 2003
Atariak Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2003-08-10
Orain dela gutxi Karl Kraus izeneko idazleari leporatzen dioten esaldi bat irakurri nuen. Leporatu aditza jarri dut, nahita, izan ere, norbaitek zerbait esateko autoritate bat behar duenean, Karl Kraus, Montaigne edo Valery bezalakoak hartzen ditu, autoritatezkoak izateaz gainera, esaldi asko utzi baitzituzten beren bizitzan errepikatzeko modukoak. Honako esaldi hau leporatzen diote Karl Krausi: “kopia batek eredua gainditzen duenean, ereduak ez du eredutzat balio”.
Testuaren ingurua ezagutzen ez badut ere, ulertzen dut, arteari dagokionez bederen, imitatzaileak imitatzeko hartu duen eredua gainditzen badu, ezin daitekeela ereduaz hitz egin, eredu berri sortu baita, imitaziotik. Hau guztia idazten dut Ramon Saizarbitoria buruan dudalarik, imitatzaile asko sortu baitzaizkio euskal literaturan, arraroa ez dena bestalde, idazle hasi berriak eredua behar baitu, hari jarraitzeko. Halakoxea omen bizitza, semeak aita hil egiten du, sinbolikoki bada ere. Dena dela, ez da imitatzen erraza Saizarbitoriaren idazkera, bihurria baita, esaldi luzez gaueko soineko luzez bezala jantzia, eta eten psikologikoez hautsia.
Baina bera bada bere buruaren imitatzaile, imitazioaz ari dela esan behar ote dugu? Ez dakit, idazle bakoitzak idazle asko baititu bere barnean gordeak, batzuetan kanpora ateratzen direnak eta beste batzuetan hantxe kukuturik gelditzen direnak, piano-soinu batek edo hitz eder batek noiz esnatuko. Kandinskyren tradizioa izan ere helduek ez ezik, gazteek ere irakurtzeko moduko liburua da, edo, dirudienez, helburu hori du. Dena dela, ez dago oso garbi nork zer duen irakurtzeko modukorik.
Niri, esaterako, helduentzako liburu batzuk umekeriak iruditzen zaizkit, eta gazteentzako asko, aitonakeriak edo amona-kontuak, hobeto esan. Esan nahi dut liburu hau oso dela Saizarbitoriarena. Pertsonaia eta kontalaria neska bat izatea, hortxe besteekiko aldea. Gaztaroa atzean utzi eta aurrera daraman ataria zeharkatu nahi duen neskaren historia da, hain zuzen.
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez