« Edertasunaren ukendua | 35 zirrikitu »
Kardaberak zementuan / Mikel Arruabarrena Larrarte / Balea Zuria, 2021
Postal bat ur(r)atzean Jon Martin-Etxebeste / El Diario Vasco, 2022-02-26
“Garai batean, arrantzaleek/ barkuetan soberan gelditutako margoarekin/ pintatzen zituzten bertako etxeen habeak”. Hondarribiko postal idiliko bat hartu eta haren gainean marraztuz, hura karikaturizatu du Mikel Arruabarrenak. Euskal Herriaren ikuspegi turistikoa eta folklorizatua ageri da bere poematan. Aberkide askoren portaera ebakitzen ez duen aizkora iruditzen zaio: “Odoleko proteina bat eta/ DNA aboriginala zainetan,/ garaituta, era baketsuan/ entregatuko dizkiot aizkora,/ nire zortzi abizenak/ nazioarteko begirale talde bati”. Saldukeria euskararen erabilera urrian kokatzen du bereziki. “Basque”n, liburuko poema indartsuenetako batean, dio herri hau ez dela existitzen “ez bada postaletan, katalogoetan: eskualdeen arteko lehia turistikoan/ exotismo apur bat irabazteko (…) edo Gernikako arbola intxaurrez hustuta/ arbasoen argazkiek apaindutako gastroteka,/ batzoki postmodernoetan erdaraz/ loriatzen duten mohikanoen mingainetan”. Hizkuntzaren galerarekin mundu ikuskera bat ere galtzen dela seinalatzen duen maisulana da “Txirriskilak” izeneko poema. Liburuko lehenak, berriz, gogorarazten du iraganeko gertaeren hezurdurak habitatu zuten lekuan mantentzen direla. Hirutan zatiturik dago liburua: “Postalak”, “Mekanika eta uhinak”, eta “Paisaia preapokaliptikoak”: lehenengo biak, borobilenak. Poeta zeharo interesgarria da Arruabarrena. Terminologian dago bere arrakastaren gakoetako bat: Hitz zientifiko espezializatuak darabiltza kale hizkerarekin kontrastean. Jendarte garaikideko pasarte modernoak txertatzen ditu euskal literaturan tradizio bihurtutako gaietan. “Odolaren mintzoa” poeman irakur liteke nola desagertutako glaziar bat saihesten jarraitzen duten monarka tximeletek euren migrazioan. Memoria genetikoa; hegalkada freskoak, aire zaharrean.
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui