« Literaturari | Itsaso bete memoria »
Dena ametsa den irudipena / Leire Vargas / Elkar, 2021
Gaztetasunaren atakatik Paloma Rodriguez-Miñambres / El Diario Vasco, 2022-01-29
Sariek publizitate handia ematen dute, zalantzarik gabe, eta, horri gehitzen badiogu idazle saridunaren gaztetasuna, binomio nahiko arrakastatsua izan daiteke. Ildo horretatik, eskuartean dugun aleak betetzen ditu bi baldintza horiek, Leire Vargasen lehen poema liburuak 2021eko Irun Hiria Kutxa Literatura Saria lortu baitzuen.
Gaztetasunaren distira islatzen da hiru ataletan (“Zuloak”, “Ateak” eta “Zubiak”) egituratzen den poemategi honetan, identitatearen bilaketa eta etorkizunarekiko intuizioa ardatz direlarik. Hau da, gaztetasunaren ajeak deskribatzen eta definitzen ahalegintzen da poeta: maitasuna, existentziaren ezinegona eta konplexutasuna, bizi-erabaki onak hartu ote dituen galdetzea. Ongi adierazten du helduaroan sartzeak sorrarazten duen bertigoa, horren atezuan egotea, zeren heldu izateak haurtzaroaren eta nerabezaroaren uste eta ideia tolesgabeak atzean uztea baitakar eta dilemen mundu oparo bat onartzea. Heldu izatea ez da pentsatzen zuen bezain erraza.
Beste ezaugarri bat antzematen dugu poema hauetan, Leire Vargasen irakurle formakuntza eta zaletasuna, alegia. Idazleak ereduak jasotzeko eta ahots propioa eratzeko behar du irakurle izan eta olerki hauetan modu inplizitu zein esplizituan aurkitzen dira horien aztarnak. Pessoaren heteronimo baten bertsoa da liburuaren tituluaren jatorria. Halaber, era garden batean aitortzen dizkigu erreferentzia literarioak: Sally Rooney, Ingeborg Bachmann, Szymborska, Joseba Sarrionandia, Gata Cattana, Garcia Lorca. Eta era inplizituan: Kafka, Virginia Woolf.
Gaztea da Leire Vargas, beraz, ikusteko dago olerkigintzan jarraituko ala beste generotara jauzi egingo duen. Alabaina, espero dezagun sari honek akuilu gisa funtzionatuko duela eta bere ibilbide poetikoari eutsiko diola.
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi