kritiken hemeroteka

8.808 kritika

« | »

Totelak / Fermin Etxegoien / Erein, 2021

Hiztun guztiok gara totelak Anjel Lertxundi / Berria, 2021-12-05

Euskaltzaindiak honela definitzen du totel hitza: “Mintzatzeko debekua duena; zenbait silaba errepikatuz hitz egiten duena”. Definizioan ageri den debekua har bedi eragozpen edo zailtasun adieretan: euskaldunok totelak gara euskara egiteko ditugun zailtasunengatik (propioak zein exogenoak). Baina har bedi berebat totelak garela mendeetan izan ditugun debekuengatik ere, nahiz ez jakin lexikologoak asmo hori ote zuen.

Totelak du izenburua Fermin Etxegoienen azken nobela askotarikoak. Autokarabana arrakastatsuko autofikzioaren bidetik, narrazioa eta saiakera batu ditu digresio harmonikoekin berriro. Minbizidun baten istorioa eta kale-musikari baten ezusteko aukera kontatzen dizkigu fikzioak, eta Pío Barojak nobelari emandako definizioaren bidetik (‘denetik kabitzen da nobelaren zakuan’) euskal kulturaren egoerari buruzko apunte eta hausnarketa ezohikoak ematen ditu liburuak, batez ere musikaz (zenbat iradokizun musikaz eta herri musikaz, Ordorika(tedra) nobelaren parte luze bateko protagonista delarik!). Etxegoien ari da euskararen gainean eta euskaldunon trauma linguistikoaz ere, hizkuntzak eragiten digun agonismoaz, lotsaz, beldurra sentitzerainoko segurtasun faltaz, euskal kulturako edozein “sorkuntza esperientzia partikularrek, ejem, izaera politiko-poetikoa har dezakeelako edo ematen ahal zaiolako, modu erraz bezain behartuan”.

Batzuetan gordin, sarri autoironia baliatuz, inoiz ia etsipen kosmikoz, Etxegoienen lanak beti ematen du zer pentsatua: “Patuak, neurri handi batean jaiotzez egiten gaitu eder edo itsusi, erakargarri edo nardagarri, berbalapiko edo hitz-totel”.

Azken kritikak

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak