« Salbamendurako letrak | Umorea, serio hartuta »
Haragi hosto / Juan Ramon Makuso / Balea Zuria, 2021
Haragi hosto Jose Luis Padron / Bilbao, 2021-10
Balea Zuria argitaletxeak Haragi hosto poema liburua plazaratu berri du. Juan Ramon Makusok (Errenteria, 1961) idatzitako bosgarren olerki liburua da. Haragitik hostoa, olerkiz olerki datorkigu udazkena, hitz biluzien urtaroa.
Badoa uda, eta eguzki lehorraren itzaletik badoa ere poetaren bizitza. Eta hostoen zainak hartu ditu eskuetan. Ez dira nola nahikoak, ez dira hostotza zaharra. Adiskide baten hitzak puskatzen dira gogoan: “Iraganean mahai-zapietan sikatzen zituen hitzak, irudi organikoak sortzen zituen. Eta gaurkoak, garai batekoak bezala, barnetik sentimenduz geratuta dauden poemak dira”.
“Oinazea hari batean bildu”. Metafora horren atzean ikusten da ibilbide bat egina duela Makusok, Bizitzak hil egiten du (Ediciones Beta, 2004), Hiri gorazarre (Elea, 2006), Oraina galdua saiakera (Erein, 2008), Huntza hezur berritan (Erein, 2009) eta Hitzak argi (Pamiela 2014), iraganetik azkena, orain, jada lan berri honetan, bizipen hori, une hori, betierekoa bihurtu den arte. Eta baiezko perpausetan azpimarratzen da bizitza. Kementsua da filosofoaren ahots poetikoa, indartsua poetaren pentsalari bokazioa, oinazetik sortzen den adorea, ahalmen deskribatzailea. Gure esentzia edo naturagatik, giza gertaera guztietara hedatzen den oinazea da.
Gizakiak, alegia poetak, bere hutsunean bilatu nahi du lagun hurkoa, eta hirira jotzen du aritzeko, eta han gizadia ikusten du norabide bat behar duela etengabe. Urriak dira heldulekuak, halere, ez dago ezkortasunik. Begi subjektiboak paisaiaren ulerkeran mamitzen dira, eta modernitatearen iruditerian, gizakia peripezia txiki bat da: “Aurkakoen guda honetan/ ekai bat sortzen da, isuri bat,/ helduleku bat: ni, besteak.”
Poetak helburu bat du liburu honetan, eta da poesiarekin iraunez pentsatu eta sentitu. Eta denboraren gogoeta ardatzetako bat da. Denbora badoa, astiro, lasterka, baina beti aurretik doa. Eta denboraren azpian, herioren keinua. Keinu naturala, bizitzaren legea. Agian, malenkoniarenak garenean.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi