« Dekolonizazio ariketa | Desirak eta langak »
Ez dakit zertaz ari zaren / Ana Malagon / Elkar, 2021
Badakit zertaz ari naizen: sorpresak sistemaren akatsak dira Mikel Asurmendi / blogak.eus, 2021-09-07
Ez dakit zertaz ari zaren Ana Malagonen hirugarren liburua duzu. Aurreko biak bezala, ipuin liburua duzu honako hau ere. Horiek osatzen dute orain arteko bere mundu irreala, mundu literala. Bestelako fikzioren arrastorik ez duzu aurkituko horien alboan.
Lasai, ez da ezer gertatzen lehena irakurri nuen, baita haren gainean zerbait erran ere. Gure izanaren soinekoa(k) izenburua ipini nion kritika hari. Gogoan dut, behin ez ezik, bitan irakurri nuela liburua. Gaur egunera etorrita, hauxe berretsi nahi dut: gure izanaren soineko soilarekin bizitzea ez da nahiko, bere ipuinek adierazten dutena agertzeko, ezta hurrik ere.
Gelditu zaitezte gurekin bigarrena ere irakurri nion, baina ez nuen iruzkindu, hau da, ez nintzen taxuzko kritika egitera iritsi. Ez nuen betarik izan, nonbait. Izan ere, bigarrenean ere, bi bider irakurri behar nuela sentitu nuen… Pentsatu nuen. Aipamen soil bat egin nion, euskal idazle batzuen beste libururekin batera.
Ez dakit zertaz ari zaren behin irakurri ostean, ezin izan dut dena irentsi, eta irentsitakoak izugarrizko “bola” utzi zidan urdailean, baita sabelean ere: bihotzerrea. Adierazi nahi dudana hobeto ulertuko duzu, liburuaren azala ilustratzen duen Irune Izquierdoren irudia behatzen baduzu: goragalea.
Zirkulua osatzen noa, nire zirkulua alegia. Baten batek masokista naizela pentsa dezake, batekin nahiko ez, eta bigarrenez irentsi baitut “ipuin” sorta hau. Izanik ere, Ana Magalonen mundu irreala ez da Teleberrik agertzen duena. Beno, neurri batean bada mundu hori ere, baina mass mediatakoak ez bezala, ipuinok ez gaituzte engainatzen.
Nonfuture baten aurrean, etorkizun frustratua duzu nirea. Nork bere mundua bizi du, bistan da. Idazle honen protagonisten munduan ez dago —bizi gaituen geruza mediatiko izugarri azpian— “gure” mundu “pastel” honen gainean ipini dugun krema goxorik, are gutxiago, ez digu Teleberrik legez, mundu honetako “pasteleoa” itxuratzeko gindarik eskaini ere.
Zergatik Teleberri idatzi dudan, Gaur egun izanik? Izan ere, Teleberri hedabideek —oro har eta orobat— eskaintzen duten errealitatearen fotokopia txar bat da, eta Gaur egun berriz, Teleberriaren simulakro motza eta mugatua. Barkatu, zirkuluan barrena noala, labirintoan sartu naiz, baita lerratu ere.
Ana Malagonen mundu irrealaren paisaia —erreala esan dezadan, objektiboa izan aldera— nagusiki osatzen dutenak pertsonaiak dira. Babes kopia ipuina hartu dut ipuin horien lagin modura eta haiek agertzen diguten mundu berria lagin gisara ekarri ere.
Harira, ez nadin lerratu, ez nadin teletabarra bilakatu ni ere. Babes kopia, beraz. Honatx ipuineko hiru anaia-arreba protagonisten pasarte zenbait: Joseba: “Gauzak okertu besterik ez dut egin”. Iker: “Kate honen amaiera non dagoen jakiteko zain zigarro bat piztu dut, amaren begi bistatik at nagoela probestuz”. Miren: “Nola da posible aitak enpresa guri ezer esan gabe saldu izana [kanadarrei]?”. Joseba: “Tira, inozo bat naiz”. Iker: “[kanadarrek] ez dute ez fabrikan ez gugan inolako interesik”. Miren: “Nork hartuko gaitu gure abizena duen lerro bakarreko kurrikulum batekin?” Iker: “Hain edukatuak, hain madarikatuak [kanadiarrak]. Joseba: “Berandu da eta gehiegi edan dut (…) Gauzak ez dira pikutara bere kasa joaten”. Miren: “Etxera heldu naizenean ama oraindik esna dago, telebista ikusten”. Joseba: “Sorpresak sistemaren akatsak dira”. Iker: “Zerbait egin beharko dugu”. Joseba: “Ez da ideia on bat, baina badira seme-alaba itsusiak maite diren bezala maite diren ideiak”. Miren: “[Aita] hil zenetik, aitak utzi zion hutsunearen perimetroa eta sakontasuna neurtzen saiatzen ari naiz”. Iker: “Egin beharrekoak egiteko unea da”. Joseba: “Hamaika bider zero, zero izaten jarraitzen du. Errautsetatik ez da zer hazten”. Miren: Aspaldian ez nuen hain vodka merkerik edaten (…) Nahikoa izango da gure adorea hauspotzeko. Iker: “Aitaren bizitza osoko lanaren kopia bakarra akabo orduan (…) Gu gelditzen gara. Bere kaskarkeriaren kopia”.
Kristobal Kolon heldu zait gogora. Mundu berri hau ez ote den —tira, ipuin hauek erakusten dutena, erran nahi dut— Amerika deskubritu osteko hondarrak. Gogoratu liburuaren azalaz. Mahai gainean dituzu gure etorkizunaren bizi-hondarrak. Aurrera egin aitzin, galdera bat: “Ipuin” izena ez al da apur bat distortsionatua mundu apokaliptiko honetan?
Gure apokalipsia ez da ipuin berria, ez da “kontu” berria, hots. Hona jarraian, ipuin berri baterako ipuin horien lerroburuak: Gorrotoa eta irudimena. Hemen geldituko zara. 17347. Axola behar zaio, baina bere neurrian. Babes kopia. Gertuko familia. Ezaguna zait, baina ez dut ezagutzen. Beste guztiak. Gaueko txanda. Mina. Protesiak. Infernuan ez dena. Bizilaguna. Larrialdi zerbitzu. Klaustroa.
Honatx, nola bizi hala konta, nire ipuina: Mikel nauzu eta gorrotoa eta irudimena dituzu nire ezaugarriak, besteak beste. Ni joanen naiz eta zu hemen geldituko zara. Zenbaki bat besterik ez zara: 17347. Edonori axola behar zaio, baina haren neurrian axola izaten zaio betiere. Babes kopia bat besterik ez zara. Gertuko familia duzu, ez beti alboan. Ezagutzen nauzu baina ez nauzu ezagutzen. Hots, ezagutzen nauzu “beste guztiak” bezala. Gaueko txandak harrapatuta bizi zara. Mina eta protesiak daramatzazu. Infernuan ez dena, ez duzu hemen. Bizilagunak larrialdi zerbitzura deitu dizu. Mundua klaustro bat duzu eta klaustrofobia sentitu dezakezu. Ez denek bezala sentitu ere, denek ez dugu berdin sentitzen horregatik.
Etxe bat norberarena
Yolanda Arrieta
Jon Jimenez
Zebrak eta bideak
Nerea Loiola Pikaza
Nagore Fernandez
Zoo
Goiatz Labandibar
Asier Urkiza
Hetero
Uxue Alberdi
Joxe Aldasoro
Euri gorriaren azpian
Asier Serrano
Paloma Rodriguez-Miñambres
Galbahea
Gotzon Barandiaran
Mikel Asurmendi
Bihotz-museo bat
Leire Vargas
Irati Majuelo
Lagun minak
Jon Benito
Mikel Asurmendi
Francesco Pasqualeren bosgarren arima
Unai Elorriaga
Jon Jimenez
Neska baten memoria
Annie Ernaux
Asier Urkiza
Lautadako mamua
Xabier Montoia
Nagore Fernandez
Bihotz-museo bat
Leire Vargas
Bestiak Liburutegia
Rameauren iloba
Denis Diderot
Aritz Galarraga
Neska baten memoria
Annie Ernaux
Paloma Rodriguez-Miñambres