kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Gogoan dut / Aritz Galarraga / Pamiela, 2021

Gogoan dut Txema Arinas / uberan.eus, 2021-06-11

Gogoko ditut anbizio literario garbia erakusten duten liburuak, arriskatzen diren liburuak, areago euskaraz baldin bada ere, izugarri gogobetetzen nau.

Gogoan dut hauek direla nire oroitzapenak: baina ez badituzue gustuko, baditut beste batzuk.

Gogoko dut poema luze, eder, ia amaigabea, begitantzen zaidan oroitzapen, aitorpen zein keinu hurrenkera hau.

Gogoan dut liburu hau beste uneren batean idatzi izan banu, erabat diferentea izango zela.

Gogoko dut oroimena iradokitze ariketa hartzea hain modu original eta batik bat xelebrean.

Gogoan ditut memorizatzea merezi ez duten gauzak.

Gogoko dut idazleak nolatan tartekatzen dituen bizitzako pasadizo eta zertzelada onak zein txarrak, hutsalak zein mamitsuak, arinak zein astunak, goxoak zein mingotsak, pertsonalak zein orokorrak, gertukoak zein kanpokoak, alaiak zein tristeak, zintzoak zein auskalo.

Gogoan dut aukera aprobetxatu behar zela.

Gogoko ditut liburuan agertzen diren dikotomia guztiak.

Gogoan dut harreman gazi-gozoa izan dudala drogekin, ez nautela sekula gehiegi jarri, inertziagarik hartzen nituela.

Gogoko dut nostalgiari begira gurearen berri emateko aukera ederra, hau da, 80ko hamarkadan jaiotakook gozatu, nozitu edota alde batera utzi genituen filmak, liburuak, diskoak, zaporeak eta hainbat pasarte historiko ere gogora ekartzekoa.

Gogoan dut Kuert Cobain hiz zen eguna. Nirvanako abeslariak MTVko “unplugged” kontzertu hartan zeraman jertsea eskatu nion amaren aldetiko amonari. Emaitzak ez zeukan batere antzik, baina zein puztuta ibili nintzen hura jantzita hurrengo egunetan.

Gogoko dut literaturarekin zerekisurik duen oro.

Gogoan dut Johatan Littell: “Ez ditut bereizten ametsak, errealitatea, ez dago hierarkiarik esperientzia propioen eta fikzioaren artea.

Gogoko ditut Euskal Literaturari buruzko aipamen guztiak.

Gogoan dut Saizarbitoriak nola esan zidan behin, batzuetan zozoak dirudigula.

Gogoko ditut ere euskalgintzaren kontura agertzen diren esames gisakoak.

Gogoan dut behin Markos Zapiainek Bartzelonako Sarrian agurtu ninduela, eta ez niola kasu putarik egin.

Gogoko ditut nagusien nondik norakoak hain gordin gogoratzea.

Gogoan dut ez dakidala bananduta egon zien bitartean nire gurasoek beste harreman afektiborik izan ote zuten. Espero dut baietz.

Gogoko dut orduko giro soziopolitiko nahasi edo ustela mistifikazio barik iragaitzaz aipatu izana.

Gogoan dut Atochako atentatuen goiza, oraindik ETA izan zela uste zenean; jendeak kaletik nolako begiradak botatzen zizkidan.

Gogoko dut egunerokotasunari atxikitako arintasun xehe eta goxoa.

Gogoan dut semea Queneau etengabe errepikatzen hasi zen garaia.

Gogoko ditut haurtzaroko oroitzapen gazi-gozoak, alafede.

Gogoan dut bi Judas Arrieta dauzkagula egongelan.

Gogoko ditut amodioaren gomutari egindako keinu eztiak

Gogoan dut nola egin zenuen lo, nola aditu nuen zure arnasa, nota sentitu nuen zure gorputza, hain gertu neuretik.

Gogoko ditut ustekabean luzaten diren pasarteak narrazio itxura hartzear.

Gogoan dut atseden eremu batean kanpatu gintela. Su txiki bat piztu genuen, berotzeko. Guardia zibil bikote bat agertu zen handik gutxira, argi kontra. Ez genituen 18 urte. Sua itzaltzeko esan, eta joan egin ziren. Batzuek beldurra pasa genuela aitortu genuen. Beste batzuek ezetz, lasai egoteko, segurtasun indarrak izanik gu zaintzeko zeudela.

Gogoko dut nola koskortu garen hain okarkabean asmatzea.

Gogoan dut geroa.

Gogoko dut anaforari tinko eusteko idazlearen ausardi handia.

Gogoan dut gerri zurruna.

Gogoko dut idazlea memoriarekin jolasean dagoela itxurak itxura susmo izatea.

Gogoan dut “viva la gente, la hay donde quiera que vayas”.

Gogoko dut idazleak “gogoan dut” hauetan bere burua biluzteko erakusten duen gaitasuna.

Gogoan dut insomnioa desioa izana.

Gogoko dut iraganarekiko zintzotasuna erabatekoa ez dela susmatzea, memoria beti iruzurtia delako.

Gogoan dut mahai-inguru batean ondoen aritu zena izan nintzela. Eta arrunt gaizki aritu nintzen, pentsa.

Gogoko dut iraganaren idealizazioak eragiten duen nahitaezko lirismoa.

Gogoan ditut komunikatuak.

Gogoko dut memoriaren jolas orotan dagoen garraztasuna.

Gogoan ditut zauriak, buru-barneko zauriak, ezin itxi direnak.

Gogoko dut liburu honen eiteari esker irakurketa di-da batean egin izana.

Gogoan dut bekaizkeria.

Gogoko dut hain bizkor irakurrita ere hainbat unibertsotan murgildu izanaren sentsazioa.

Gogoan ditut gaztainak.

Gogoko ditut liburuan agertzen diren umore printza guztiak.

Gogoan dut Kataluniako errepublika independentek hiritar izan nintzela, 56 segundoz.

Gogoko dut apaitazeke utzi dudan oro.

………………………………….

Gogoko dut idazlearen nondik norako guztiekin identifikatu edo gutxienez sinpatizatu ez izana.

Gogoan dut koskabiloak gozamen handiz hazkatzen dituen jendea, ze nazka.

Gogoko dut liburu honi buruz “sendan eginiko gogoeta eroak” egiteko parada.

Gogoko dut Orangina.

Gogoko dut edonori, beti, edonon irakurri izana:

Gogoan dut onena iristear dagoela.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak