kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Arkanbele kantak / Mikel Taberna / Susa, 2021

Iraganeko ahotsak Paloma Rodriguez-Miñambres / El Correo, 2021-06-12

Egileentzat liburuen izenburuak hautatzea afera pertsonala bada ere, irakurleok erakartzeko eta jakin-mina pizteko balio izaten dute. Poema sorta honetan deigarri begitantzen zaigu titulua; batetik, maiz errepikatzen den kontua dugu arkanbelea; bestetik, babestuta dagoen intsektu espeziea da, Europako herrialde askotan bere habitata galdu eta desagertzeko zorian dagoena. Titulu horrekin Mikel Tabernak bere bigarren poesia liburua aurkezten du eta lehenengo atalean (“Begiak galtzeko beldurra”) zenbait argibide ematen du liburu hau osatzen duten poemetan murgiltzeko.

Autoreak ondu dituen olerkiek lehenaldiaren oihartzuna ekartzen dute, hala nola, jaio aurretiko gerra zibileko aipamenak, idazlearen gurasoen zein idazlearen beraren haurtzaroko gomutak, gaztaroko pasadizoak, adiskideak, naturarekiko gozamena eta atxikimendua. Jaio ginen geografiak nola markatzen dituen norberaren bizi-esperientziak azaltzen dira orrialdeetan, eta denboraren joate horretan identitatearen atalak berreskuratzen ditu poetak. Akta modukoa jaso nahi izan duela dirudi, igaro diren garaien lekukotasuna eskainiz, galtzear dauden tokien oroitzapenei baina, bereziki, joan diren pertsonen memoriari omenaldia egiteko. Mikel Tabernak bere buruari barre egiten dakiela erakusten duen arren, tonu elegiakoa eta samurra aukeratzen du poema gehienetan.

Beste ezaugarri interesgarri bat zera da: errimak musikalitatea sustatzen du obran zehar herri-koplen hurbiltasuna topatzen dugularik. Horrez gain, Nafarroako hizkeraren kutsuak bizitasunaz hornitzen ditu olerkiak eta poetaren mundua birsortzeko ahalmena du, ederki adieraziz nola iraganak bultzatzen gaituen haren bila joatera. Poetaren begiradan, orainak sortu duen distantziatik, dena dela, onarpena dago. Bizitzaren igaroaldiari so egiten dio nostalgiaz bai, baina ez dago malenkonia edo damu arrastorik.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak