« Imajinazioa jaregiten | Jende molde halakoa »
Familiako lexikoa / Natalia Ginzburg (Fernando Rey) / Igela, 2021
Familiaren inguruabarrez Paloma Rodriguez-Miñambres / El Diario Vasco, 2021-06-26
Familiaren kontuei buruz idaztea oso ohiko dugu literaturan. Mundua ulertzeko mapa modukoak dira nork bere familiaz kontatzen dituenak. Natalia Ginzburgen liburuan bere senideak azaltzen dira: Levi judutarren bost seme-alabak, aita, Lidia ama, Nataliaren lehenengo senarra, baita adiskideak ere. Hurbiletik behatzen ditugu haien iritziak, jokabideak, maniak —haien filiak eta fobiak eguneroko bizitzan mendiko ibilbideei buruz, hotzerako behar den arropari buruz—. Argi-ilun horietan egileak aurkezten ditu pertsonaiak era sendo eta sinesgarrian. Aldi berean, 1940ko hamarkadako gizarte italiarraren irudi bat eskaintzen digu, non politikaz, modaz, oporrez edota lorategiko arrosez mintzatzen den, nahiz eta faxismoa puri-purian zegoen eta ezbeharrak gertatu ziren. Familiaren historia ez ezik garaiko inguruabarrak ere islatzen dira.
Oroitzapenen hariari jarraiki, hitzek familiaren erretratua eraikitzen dute. Lexikoa memoria martxan jartzeko botoia da, familia bakoitzean esamolde eta adierazpide bereziak baliatzen baitira, beste inork ezagutuko bide ez dituenak: “Esaldi horiek dira gure latina, gure egun joanetako hiztegia, egiptoarren edo asiriar-babiloniarren hieroglifikoak bezala: dagoeneko existitu ez baina testuetan bizirik dirauen bizi-muin baten testigantza uren haserrealditik, denboraren joanaren higaduratik salbatutako testuak”.
Eleberri autobiografiko honetan antzematen da samurtasuna, baikortasuna. Zuzen hitz egiten digu, mingostasunik gabe, Ginzburgek. Familiaren mikrokosmosaren inguruan errotzen diren sentimenduak, kontraesanak erakustean, horien lekuko eta konplize bihurtzen gara. Bere begirada zolian senideen potretaz gain, gizartea eta mundua ere kabitzen dira. Bestalde, meritua du Fernando Reyren euskarazko itzulpenak, mantendu baitu jatorrizkoaren xarma. Familia istorio argitsu bezain gogoangarriak.
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro