kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Kafe tristearen balada / Carson McCullers (Asun Garikano) / Pasazaite, 2020

Jende molde halakoa Amaia Alvarez Uria / Argia, 2021-06-27

Carson McCullers-en narrazioak itzuli ditu Asun Garikanok eta Pasazaite argitaletxeak plazaratu. Egile honen lanik ezagunena The heart is a lonely hunter (1940) (Bihotza ehiztari bakartia da) izan zen eta ipuin bilduma hau hamar urte geroago argitaratu zuen. Bere lanetan pertsonaia ezohiko, bitxi, marginalez betetako Amerikako Estatu Batuetako hegoaldeko giroa topatuko dugu. Izan ere, bi ezaugarri horiengatik, hegoaldeko gotikoa erabiltzen dute bere lanak deskribatzeko.

Zazpi ipuin hauetan eguraldi bero hezea edo zoro haizea duten protagonistak topatuko ditugu, besteak beste. Lehen eta azken ipuinak kafetegi batean kokatuta daude eta, bildumako izenburuko kutsu iluna gorabehera (Kafe tristearen balada), bi ipuinetan agertzen da kafetegia elkargune goxo gisa: “Han barruan, tarte labur batez bazen ere, moteldu egiten zen mundu honetan hutsa balio duzulako sentipen sakon, mingotsa” eta “Kale gorri, bakartien ondoren, kafeak leku alaitsua eta lagunartekoa zirudien”.

Pertsonaiak eta euren bizipenak izango dira orriotara giro goibel edo gatazkatsua ekarriko dutenak —konkordun liskartia, jockey sumindua, ama alkoholikoa, edo eskale-filosofoa—. Istorioen erdigunera ekartzen ditu “besteak”, arau sozialak urratzen dituztenak, eta haien inguruarekiko hartu-emanak erakusten dizkigu egileak, normaltasuna auzitan jarriz: “Berak ere bazituen bere bitxikeriak”.

Egoeren eta gorputzen deskribapenak nagusi dira, adibidez, protagonisten eskuen adierazkortasuna: ukabilak itxi, atzamarrak kakotu, edo hatz-koskorrekin hotsa atera. Gertaera konkretuen bidez gai unibertsalak aletuko zaizkigu, denboraren iragateari edo maitasunari buruzko hausnarketa proposatuko zaigu. Ahots narratiboak zuzenean irakurleari hitz egingo dio tarteka, istorioaren kontaketa mekanismoak bistan jarriz eta informazioa dosifikatuz.

Haur prodigioak “berezi” izatearen presioa agertuko digu, eta jaioterrira aitaren hiletara itzuli den “arima askea” iraganarekin aurrez aurre topatuko da oraina zalantzan jarriz. Baina Madame Zilenskyren ipuina gomendatu nahi dut amaitzeko, bertan agertzen delako aipatutako argiaren eta ilunaren arteko talka, baina baita errealitatearen eta fantasiaren artekoa ere, finean bizitzaren gazi-gozoarena.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak