kritiken hemeroteka

8.783 kritika

« | »

Bidaia (h)ariketak / Oihane Zuberoa Garmendia Glaria / Denonartean, 2020

Bidaiaren hasiera: pauso sendoz Aiora Sampedro / Berria, 2021-06-20

Nafar Ateneoak banatzen duen Iruñea Hiria V. Nazioarteko Poesia Sariketaren azken irabazlea da Oihane Zuberoaren Bidaia (h)ariketak hau. Sariak ohikoa duenez, idazle gazte bati eman diote aipamena, eta ohi bezala, Denonartean argitaletxeak publikatu du ondoren bilduma.

Liburuko hasierako olerkiak ahozkotasunetik gertu dauden piezak dira, eta, are gehiago, ia kantu gisa ere irakur daitezke. Era berean, hitzekin asko jolasten du poetak, logika-arazoak planteatuz, eta testuartekotasuna ere agertzen da olerkietan; adibidez Angel Erro poeta nafarraren nahiz Aritz Gorrotxategiren lerro batzuk berrinterpretatuz edota aurrerago Labordetaren kantuen hitzak ekarriz.

Bestalde, erreferentzia klasikoak baliatzen ditu idazle erronkariarrak bere estiloa ontzeko: Greziako literatura, filosofia, geografia eta abar, eta olerkiaren erdigunean jartzen ditu; agian Filosofian lizentziaduna izateagatik, agian Erroren —gure poeta neoklasikoena gisa ezaguna dena— liburuak gustukoak dituelako. Hartara, gaur egungo portaeretara egokituta aurkezten ditu motibo klasiko ugari, batez ere lehen atalean, maite-kontuak, naturaren babesa… eta esperientziatik gertu kokatzen ditu ahots-poetikoak motibo horiek, lehen pertsona edo bigarren pertsona baliatuz. Alderdi formalari dagokionez, bigarren atalean filosofia klasikoari gehien gerturatzen zaizkien logika-arazoekin lotutako aforismoak ageri dira bertsoen lekuan. Filosofiak zeharkatzen ditu poeta honen lerroak, eta hori dateke, ziurrenik, bere ezaugarririk behinena.

Azken atala Ariane printzesaren mitoari eta hartaz poetak egiten dituen berrinterpretazioei eskainia dago. Egiazki, bidaiarekin lotzen du, eta, horrela, alegoria bat osatzen du liburu osoak, lehen atalean hasitakoak osotasun zentzua ematen baitie liburua osatzen duten atal guztiei. Izan ere, bere erreferente filosofikoei nahiz Greziako literaturari eta haren bidez gauzatutako bidaia fisiko eta figuratibo pertsonalari eskainia da Zuberoaren poesia, bildumaren amaiera aldeko 56. orrialdean esplizituki lerro hauen bitartez adierazten duen moduan: “Greziar labirintoan begi estalirik sartu eta Hadeseko zaunka itogarria besterik sentitu ez dutenentzat”. Era berean, eta esperientzia pertsonalaren eraginarekin jarraituz, hurrengo bertsoek erakusten digute agian poetaren estiloaren ezaugarririk behinenetakoa izan daitekeen anbiguotasuna: “gauak motz baitira zain ez zauden bitartean”. Hitzok esperientziaren gozatze horren aldeko alegatu gisa uler daitezke, baina baita etsipenaren auhen gisa ere.

Ahots berezia da idazle nafarrarena euskal literatura berrienaren panoraman. Nire ustez, asko gozatzekoak dira bereziki aforismoak, esperientzia pertsonalaren zentzua ematen dienez, freskura askoz kontatuak.

Azken kritikak

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca

Amaia Alvarez Uria

Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo

Hasier Rekondo

Agerre
Juan Luis Zabala

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Mikel Asurmendi

Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta

Maialen Sobrino Lopez

Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena

Mikel Asurmendi

Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Itzala
Maixa Zugasti

Maialen Sobrino Lopez

Itzala
Maixa Zugasti

Mikel Asurmendi

Turismoa
Asier Basurto Arruti

Maialen Sobrino Lopez

Garondoan
Gorka Bereziartua

Mikel Asurmendi

Geratzen dena
Ione Gorostarzu

Maddi Galdos Areta

Mirande, herriminez, ezin-minez
Jon Mirande

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

Hedabideak