kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Lazunak azkazaletan / Oihana Arana / Susa, 2021

Ur beltzetako tximeletak Ainhoa Aldazabal Gallastegui / Argia, 2021-06-20

Lazunak azkazaletan. Bi hitzetatik bat ez dut ulertu. Lazun. Google bilatzailea. Elhuyar hiztegia. Euskarazko sinonimoa da guk erabiltzen duguna: korrokoi. Gaztelaniazko adiera ere ez nuen ezagutzen. Eta hala ere, hiztegiak itzuli ezin duen zerbait esan nahi digu poetak izenburuarekin. Lazunak azkazaletan. Liburu barruan aurkituko dugunaren adibide eta abisu. Biak batera.

Liburua hainbat ataletan banatuta dago. Hitzaurre gisako poemari (Fikzioaren apologia) sei kapituluk jarraitzen diote eta epitafioa den azkenarekin amaitzen da. Izenburu bereziekin hasten ditu atalak: originalak eta ebokatzaileak izateaz gain irakurlea jokoz kanpo uzteko duten gaitasuna azpimarratuko nuke. Hau da, ulerterrazak izanagatik surrealistak diren irudiak ere ekarriko dizkigu, kontrastea sortuz modu horretan.

Arkatza hartuta saiatu naiz atal bakoitza egituratzen duen kontzeptu edo ideia multzoak jasotzen. Ezinezkoa egin zait. Ideia batek jarraikortasuna zuela pentsatzen nuen bakoitzean… katakrak! espero ez nuen zerbaitekin topo egin dut. Eta bai, izugarri gustatu zait hori berori. Hiru-lau buelta eman dizkiot liburuari kritika hau nola idatzi asmatzeko. Eta benetan diotsuet: ezinezkoa da Oihana Aranak liburuan egiten duen guztia laburbiltzea.

Irakurri dudan bakoitzean poema batek edo besteak hartu du nire arreta. Iradokitzailea egin zaidan zerbait aurkitu dut irakurri dudan aldiro. Eta aldi guztietan sentitu dut idazlea nirekin jolasean ari zela. Edo bere buruarekin jolasean ari zen bitartean eskutik eraman nau. Hitzekin jolasten du, bai. Zaunk izeneko poema ikusi besterik ez dago, 17. orrialdean. Baina ideiekin ere jolasten du. Irudiekin. Hitzekin pentsatzen du eta pentsarazi egin dit.

Azaleko begiratu batean egunerokotasunaz eta txikiaz ari dela pentsa genezake. Baina irakurraldi pausatuak erakutsiko digu esaten duena baino gehiago esaten duela. Bizi dugun jendarteari buruzko ikuspegi kritikoa duela. Gauzei beste leku batetik begiratzeko gaitasuna du Aranak.

Etxea liburu guztian zehar errepikatzen den kontzeptuetako bat da. Etxea delako gorputza, bizitokia, familia, ezkutuan izan nahi ditugun gauzen gordailu eta babesa. Batzuetan etxea logela baino ez da. Bestetan hozkailua. Edo bestearen sorbalda.

Oihana Arana idazle eskoriatzarrak denbora luzez gogoratuko dugun poema liburua idatzi du. Askotan irakurriko ditudan hitzak aurkitu ditut bertan. Mundu eta izar berri asko dituen galaxia literarioa.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak