« Izaera likidoak | Galtzaileak eta traketsak »
Arkanbele kantak / Mikel Taberna / Susa, 2021
Memoriaren begirada findua Hasier Rekondo / Deia, 2021-06-19
Badira moldeak eta formak. Badira memoriak, testigantzak, oroimenak eta oroiminak. Milan Kunderak nabarmendu Historia handiak laga zirimolen hariari tiraka, Espainiako Gerra Zibilaren garaietan bilbatu sarraskien hondakinekin, eta haurtzaroko zein gaztarako zuri-beltzezko argazkien arrastoei jarraiki, poesiaren molde klasikoei egin die gorazarre Mikel Tabernak. Liburuaren protagonistatariko bat bihurtuko den Bidasoa ibaiko ura bezala, denbora bere erritmoan igaro dela dirudi duela zortzi urte Susan bertan idazle nafarrak argitaratu azkenaurreko liburu hartatik, liburuak garai ezberdinetako poemak biltzen ditu.
Fernando Pessoaren Alberto Caeiro heteronimoak “arin, arin, haize arin bat igaro da eta ez dakit zer pentsatu ezta jakin gura ere”) soiltasunaren sakontasuna landu zuen. Ez da kasualitatea Caeiro ekartzea Tabernak liburuaren ardatz gisa jardun dezan, haren aipu batek zabaltzen baitu liburua. Taxo handiarekin alderatuz, nahiago bere herriko ibaia Caeirok, haren herrikoa baita. Ez da gutxi. Unibertsaltasunaren eta historiaren ukazioa lirudikeen arren, bizitzaren sinpleziaren aldarrikapen zein norberaren edo norbere sustraien memoria eraikitzearen garrantzia nabarmentzen du aipu horrek. Eta eraikitze horretan, irakurlea emozioz hunkitzeko hautua egingo du Tabernak.
Liburua ildo tematiko ezberdinetan banatzen da 11 azpi-ataletan banatua, betiere, memoriaren bilbea bidelagun: iraganeko plano ezberdinek ez dute askotan lotura zuzen bat baina lotura egon badago: idazlearen haurtzaroak zein gaztaroak, Gerrako eta ondorengo gatazken testigantzak, eta geure baitako kontraesan pertsonalek zein historikoek bat egingo dute poetaren begirada neurritsu eta klasikoan. Begiak izar azpi-ataleko poemak, eta oro har liburuaren bigarren zatikoak, begitandu zaizkit erakargarrienak. Esaterako, harribitxi gisa, Zoriona bakun-bakunean Caeriok jorratzen zuen unearen perfekzioa antzeman daiteke. “Le bonheur est sinple / gasna mazela bat / ardo botila / eta konpainia ona / mahaiaren bueltan… ibai nagi bat / euria erasoka gozo-gozo / eta xakur bat saingaka / zure bidera / (Ez dut jainkoagoa izan nahi)”. Nire jaioterrian #hobetogurebez mitikoarekin definituko lukete egoera hori.
Alta bada, dena ez da Bonheur arestian aipatu letra handiz eraiki Historiari erreparatuz gero. Eta gurean, isiltasunak nonahi. Kutxa beltza izenburuko poeman Tabernak Historiaz idatzi beharraren zioa aurkeztuko digu: “Alaba eta seme garenok / kondenatuak gaude / falta ditugun solas horiek / aurkitzen saiatzera / mututasunean miaka”. Liburu osoan zehar metrika klasikoenetan fin sortu poemak aurkituko ditu irakurle prestuak. Poesia ez baita ezer teknika lantzen ez bada, sinpleziak ere teknika landua eskatzen baitu. Eta Tabernak askotxo daki teknikaz eta poesia klasikoaz. Irakurketa ugari dituen liburu honetan uraren erritmo hori aurkitu du, eta ez da erraza hori egitea denbora ezberdinen, gai ugarien eta oso bestelakoen artean aritzean. Izokinak azken poema narratiboan, edo narrazio poetikoan, Itakara itzuleraren mitoa ditu idazgai poetak: “…eta izokinak… zaharrenak, behinik behin, bakean utzi; errespetu osoa haiei, bizialdia erbestean egin ondotik sorlekura hiltzera itzultzen zirenei.”
Hondarreko berorik geratzen bada
Iñigo Satrustegi
Irati Majuelo
Tropiko tristeak
Claude Levi-Strauss
Aritz Galarraga
Erleen azken ziztada
Kepa Iribar
Jon Agirre
Bide bihurrietan
Elena Martinez Rubio
Mikel Asurmendi
Bakea, bakea
Xabier Montoia
Asier Urkiza
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Nagore Fernandez
Martxoak 3
Jon Martinez Larrea
Maialen Sobrino Lopez
Silueta
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Etxe bat Husaviken
Uxue Juarez
Irati Majuelo
Guztia urruntzea da
Hasier Larretxea
Paloma Rodriguez-Miñambres
Diesel
Bertol Arrieta
Joxe Aldasoro
Zer egin Miranderekin?
Askoren artean
Mikel Asurmendi
Sakelako bihotzak
Julen Apella
Asier Urkiza
Ni, laiko
Markos Zapiain
Nagore Fernandez