kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Jende likidoa / Nerea Arrien / Erein, 2021

Izaera likidoak Paloma Rodriguez-Miñambres / El Diario Vasco, 2021-06-19

Zygmunt Baumanek modernitate likidoaren kontzeptua sortu zuenetik, literaturan oso harrera ona izan du gaur egungo garaien aldakortasun arina adierazteko. Nerea Arrienek hortik jo du istorioak girotzeko eta gure gizartearen “zeitgeist”a harrapatzeko bere lehenengo ipuin bilduman. Hori nabariago egiten da uraren presentzia azaleratzen duten hamabi kontakizun hauetan. Tankera askotako pertsonaiak aurkitzen ditugu, hala nola, arrain-saltzaile bat, buzo bat, bebarru garbitzaile bat… Autoreak berak fauna akuatiko postmoderno gisa definitu ditu prentsan, lurrundutako jendea dela gaineratuz.

Eta halaxe da. Pertsonaiak duda-muden artean mugitzen dira egunerokoan, zerbaitek batetik bestera eramango balitu bezala, haien bizitzen kontrola izan gabe. Gizartean beren lekua bilatzen dute, etengabeko egokitzapenean, non ezegonkortasunak eta hauskortasunak talka egiten duten errealitatearekin. Identitatearen bilaketan jabe diren desioen eta gauzaki berrien xarma berehala desagertzen da, beste desio eta grina batzuen bila abiatu behar dutelarik kontakizunetako gizon-emakumeek. Orok du iraungitze data, sentimenduek eta pasioek barne, ezer ez baita betiko. Dena den, idazleak ez ditu epaitzen. Izaera anizkoitzak deskribatzen eta aurkezten dizkigu irakurleon esku utziz juzguak.

Ipuin bilduma honetan beste elementu interesgarri bat da nola txertatzen dituen idazleak biokimikaren aipamenak metafora moduan. Kondentsazio poetikoa igartzen dugu narrazioetan bustidura, hezetasuna, itsasoaren bitsa eta kresalaren zipriztinak tartekatzen baititu Arrienek. Mota guztietako jariakinak sentitu, usaindu ditzakegu. Badaude ironia ukituak ere han-hemenka. Horretan guztian sormen ahalmena erakusten du idazleak. Baina zenbaitetan gehiegi luzatzen dira istorioak eta horrek deskonexioa ekar diezaioke irakurleari.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak