« Orainak “kontatzen” du. Oraintxe ez bada noiz? | Zer da bizitza? »
Nirliit / Juliana Leveille-Trudel (Aiora Jaka) / Txalaparta, 2021
Izotz ispilutan Jon Martin-Etxebeste / El Correo, 2021-05-29
Sudurra hautsita elur gainean paseatzea da liburu hau irakurtzea. Kanadako iparraldeko inuiten bizimoduaren erretratua osatu du Juliana Léveillé-Trudelek. Kanadako ongizate estatuak indigenen bizitzan izan duen eragina du aztergai, aldi berean antropologia eta literatura liburua den honek. Udaro bertara bidaiatzen duen pertsona baten begiradatik idatzia dago. Quebeceko idazleak inuiten bizimoduaren arlo batzuen (alkoholismoa, hezkuntza, sexualitatea) normaltasunik eza seinalatzen du. Lan antropologiko gehienak bezala hegemonia zuritik idatzita dago. Eduki aldetik, marrazten dituen desorekatan dago liburuaren interes nagusia. Gizon eta emakumeen arteko rolen banaketa eta menderakuntza sistemaren erretratu sakona egiten du idazleak. Aiora Jakak itzuli du liburua eta elur malutazko hizkuntza mantendu dio.
Bizpahiru orriko kapitulu hiperlaburren bidez herrixkaren mosaikoa osatzen du idazleak. Salluit izeneko herrixkan ez dago kristalezko sabairik, izotzeko zorua baizik; eta emakume gazte asko izotzaz bestaldera pasarazten ditu bertako gizonezkoen bortizkeriak. Haietako askoren ametsa bertatik ihes egitea ahalbidetuko dien gizon zuri bat topatzea dela kontatzen du “Nirliit”ek. Argia izan da idazlea: inuiten desorekak samur eta bortitz kontatu ditu; eta, distantziaren ondorioz, irakurleak kritika zuzen batek eragingo liokeen erreflexurik gabe irensten ditu. Ondoren, begiak liburutik altxa, eta desorekok gure jendarteko gaitzak ere badirela gogoratuko du irakurleak.
Liburuak bi zati ditu. Haietako batean Maatak bertako senarrarekiko eta Quebeceko maitalearekiko dituen sentipenak eta haiengan jartzen dituen itxaropenak deskribatzen ditu. Bi munduren arteko talkak eta erakarpenak, aurrez aurre. Beste zatian Evaren, bere lagunaren, bila abiatzen da narratzailea. Hura, ordea, Ozeano Artikora bidean doa. Gainazala izoztuta duen erreka motel batek darama harantz. Urtaroak bezala errepikatu egiten da historia eta heriotza da ihesbide bakarra.
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez