« Begirada kritikoz jaioterrira itzultzea | Hezur hilek hitz egingo balute »
Poesia kaiera / Edna St. Vincent Millay (Ana Morales) / Susa, 2021
Erdibitutako piku bat Jon Martin-Etxebeste / El Diario Vasco, 2021-05-15
Munduko Poesia Kaierek altxor txikiak berreskuratzen dituzte. Millayren poemen antologia honek ez du oharkabean pasatzerik merezi. Zenbait poema bertso libretan idatziak badaude ere, metrika estua dutenak nabarmentzen dira liburu honetan. Jatorriz ingelesez idatzitako poemek erritmo markatua dute eta errima zorrotza; irakurketa kantu bihurtzeraino kasik. Horregatik, azpimarratzekoa da Ana Moralesen itzulpen lana. Poemen esentzia bereganatu eta musikalitate berarekin itzuli ditu paperera. Estrofak paperean zintzilik daude, gerezien moduan, nork musikatuko dituen zain.
Millayk metrika klasikoak erabili zituen kezka modernoez hitz egiteko. Lehen Mundu Gerrako bezperetako giroa eta gerra ondorengo etsipena dasta daitezke antologian. “Harpadun ehulearen balada”k, adibidez, miseriak itotako ama baten istorio hunkigarria kontatzen du. Koplaz kopla, irakurleari hotzikara eragitera iritsiko da idazlea; baina inoiz errege bihurtzeko itxaropenaren kandela ere pizten du lerro-artean:
“Otso burudun haizea/ Uluka gure atean/ erre genituen aulkiak/ eta eseri lurrean”.
Absentziek leku garrantzitsua okupatzen dute liburuan. Hildako senitartekoak edo urrundutako maitaleak ageri dira olerkietan, baina bizitzak jarraitu behar duelako mezua gailentzen da. Gozagarriak eta gozazaleak dira bertsoak eta sexualitatea pil-pilean suma daiteke liburu guztian zehar. Mende hasierako poetarik interesgarrienetariko baten poema bilketa eskaintzen du liburuak: zirikatzailea, feminista… eta, hala ere, errekonozitua izan zen emakume batena. Poesiaren Pulitzer Saria jaso zuen 1923an.
Hitzak neurritan jartzen asmatu zuena; neurritasunaren morrontzan erori gabe.
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza