kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Erle langileen amodioak / Aleksandra Kollontai (Aroa Uharte) / Erein / Igela, 2020

Jelosia posesiboaren aurka: maitasunaz Ibai Atutxa Ordeñana / Argia, 2021-02-07

Itxi begiak. Itxi begiak eta imajinatu. Imajinatu zera: gertatu, gertatzen dela proletariotzaren iraultza. Orain imajinatu, klase zapalkuntza ezabatzea helburu duen iraultza horrek ez duela genero zapalkuntza abolitzea lortu. Kosta egiten zaizu halako ezer imajinatzea? Tira, bada, lana errazteko ireki begiak eta irakurri Aleksandra Kollontai errusiar iraultzailearen Erle langileen amodioak.

Maitasun erromantikoaz, genero zapalkuntzaz eta jelosiaz idatzi nuen azken liburu iruzkina. Argitaletxeek ikusiko zuten badagoela mamia eta badaudela baita ere, irakurleak; iruzkin honetan gai horiekin jarraituko baitut. Oraingoan, Igela eta Erein argitaletxeen eskutik eta Aroa Uhartek itzulita iritsi zaigun Kollontairen literaturaz dihardut. Errusiako iraultzaren ingurumarian kokatutako hiru fikziozko piezek osatzen dute euskarara ekarritako liburua.

Hiru lanek dihardute amodioaz. Lehenengo biek (Amodioa hiru belaunalditan eta Ahizpak) gehiago balio dute era didaktikoan —didaktikoegian agian— autoreak nondik hitz egiten zuen ezagutzeko. Hirugarrenak, Vasilisa Malygina eleberri laburrak, bete-betean murgilduko gaitu genero- eta klase-zapalkuntzak, maitasun erromantiko eta erradikalak, zein jelosiak txirikordatutako lanketa literarioan.

Eleberriak bi iraultza-kideren maitasun harremanaz jardun arren, gaur egungo korapiloak topatuko ditugu: maitasun erromantikoaren tranpak gainditzeko nahia baina ezina; horrek emakumeari dakarkion onartu gabeko lana; gizonari dakarzkion aitortu gabeko irabaziak; sexu/maitasunaren arteko bereizketa; maskulinitate hegemoniko hauskorraren bortxak; jelosia mingarriaren atzean zer dagoen ezin asmatzen aritzea (bataren praktika subordinatzailea eta bestearen subordinazioaren pairamena aurkitu arte). Oihartzunak ezin iradokitzaileagoak dira.

Kollontai ausartzen da maitasun erradikala zer izan litekeen imajinatzen. Ausartzen da klase- eta genero-zapalkuntzen zamatik askatzen, literarioki bada ere. Ausartzen da hausnartzen iraultza nola egin litekeen ezberdin.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak