« Jelosia posesiboaren aurka: maitasunaz | Esperimentazioa »
Etxeko urak / Leire Bilbao / Susa, 2020
Etxeko uretan igerian Nuria Cano / blogspot.com, 2021-02-07
Etxeko uretan igeri egin dut, gogoz, premiaz, nire ispiluaren aurrean nolabait nengoen-eta. Gutxirekin anitz erraten da liburu honetan; isiltasunen oihartzunak hitz bihurtzen dira bertan. Hori da poesia, azken finean.
Hasiera-hasieratik Leire Bilbaok bete betean urperatu gaitu bere liburuaren likido amniotikoan flotatzeko eta urrumatzeko, baina ez batere trankil: argira aterata amatasunaren gorabeherak, amok ongi jakin baina beti adierazten ez ditugunak.
Amatasunean dena ez delako idilikoa, gure ama-eskafandra jantzi behar dugu etxeko uretan miatzeko: horiek iduri baino hauskorragoak eta kontraerranez beteagoak dira. Bilbaok egoki dioenez, emakumeok 24 orduz irekitako gorputz bihurtzen gara erditzean, eta ispiluak ia-ia ezagutzen ez dugun irudi bat bueltatzen digu: kimu berriak jaio zaizkigu gure enborrean, baina sendo-sendoak ziruditen bertze adarrak bortxaz kraskatu dira. Hau da, jaio berri bat etortzen denean amok, nola edo ala, berriro jaiotzen gara, baina apur bat hil ere bai.
Gure sortu berriak etxeko uretan, bertzeen begiradan eskuzabaltasun paragabe batekin agertzen gara, baina gure barruko intimitatean zauri hasi berriak ere loratzen zaizkigu. Gure magalean kulukatzen ditugunak ez dira ume txikiak bakarrik, baizik eta gure nahiak eta damu erranezinak ere bai. Eta etxeko egunerokotasunean, geure burua ikusten dugu geure amama eta amarekin solasten ametsezko elkarrizketetan, eztabaidatzen bertze batzuen aurrean onartuko ez genituzkeen gaiei buruz. Are gehiago, bat-batean, benetazko biloba eta alabak sumatzen gara, desberdinak, eta zailtasunei begira, disidente eta jarraitzaileak sentituz alde berean, gure ikuspuntua zabaltzen da.
Leire Bilbaok sortutako amatasunaren orografia, azken buruan, ama bihurtzearen sakontasunetatik urpean igeri egiten du, bere edertasunarekin eta bere kontraerranekin. Badirudi bere eskarmentutik idatzita dagoela, baina hizkuntza gordin, trinko eta zuzen erabiliz emakume anitzek berezko sentituko dugun unibertso bat gauzatzea bikain lortu du idazleak.
Garondoan
Gorka Bereziartua
Asier Urkiza
Mundu guztiak
Ruben Sanchez Bakaikoa
Nagore Fernandez
Kantu leuna
Leila Slimani
Maialen Sobrino Lopez
Odola kantari
Unai Elorriaga
Mikel Asurmendi
Bihotzean napalma
Pol Guasch
Irati Majuelo
Izatearen arintasun jasanezina
Milan Kundera
Aritz Galarraga
Zerua hemen
Oihana Arana
Ibon Egaña
Espekulazioak
Arrate Egaña
Mikel Asurmendi
Itzala
Maixa Zugasti
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Asier Urkiza
Fikziraultzaileak
Kamikaz Kolektiboa
Nagore Fernandez
Haurdunaldi oharrak
Yoko Ogawa
Maialen Sobrino Lopez
Ni, laiko
Markos Zapiain
Mikel Asurmendi
Zainetatik zilarra
Nahia Intxausti
Maddi Galdos Areta