kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Abaro / Itxaro Borda / Balea Zuria, 2020

Ilargi-eklipsearen ondoko egun-argitan Aiora Sampedro / Berria, 2021-02-07

Itxaro Bordak bere azken poema-bilduman poemetan aurkituko duenaren gaineko ideia bat ematen dio irakurleari azaletik bertatik. Abaro du izena liburuak, esan nahi baita “gerizpea, baretasuna”, eta ortzi-muga gogoratzen duen zeruaren irudi batek laguntzen du izenburua. Ilargiaren irudiarekin ere alderatu daiteke marrazkia, eta, preseski, agian bide horretatik uler daiteke barnean bildutako hainbat poemaren zentzua: lerro askori darien iluntasun horretan argi apur bat. The dark side of the moon II poema seriea, adibidez. Ongi laburbiltzen da hau, beste adibide baterako, liburua ixten duen olerkiaren azken lerroetan: “Eleak eskas ditut, denbora joan da […] euri uhar eztia, egin du goizean: abiatu naiz, bihotz, zorion horren bila, isiltasunean”.

Sarrera-orrialdean Moby Dick-en aipu bat dakar liburuak: “Bai, mundu guztiak dakien bezala, gogoeta eta ura betiko daude lotuta”, eta, baiki, bi bide horietatik uler daiteke baionarrak liburu honetan bildu duen unibertso literarioa: batetik, ura sinbolismorako joerarekin lotu dezakegu, liburuan poemarik intimoenetan agertzen dena; eta, bestetik, pentsamendurako joera ere antzematen zaie zenbait lerrori.

Egunkari honetarako Alex Gurrutxagak Zure hatzaren ez galtzeko liburuaz idatzi zituenak ditut gogoan lerro hauek idazten ditudan bitartean: Bordaren poesia exijentea da irakurlearentzat. Exijentzia maila berdinari eusten dio azken bilduma honek ere: forma eta estilo anitz konbinatzen ditu poetak (eta erreferentzia gurutzatu ugari ageri dira testuetan). Aurreko liburuetan antzematen zen nahasketa mantentzen da, gainera: idazketa-moldeei dagokienez, badira sonetoak, badira poema narratiboak edota ahozko literaturaren moldeei gerturatzen zaizkien bertso-lerroak ere. Estiloari dagokionez ere, aniztasuna da nagusi; gehienak tonu intimoz egindako olerkiak badira ere, eta, orokorrean, pentsamenduaren lirikatik gertu daudela esan badaiteke ere, badira European Breakfast bezala pop tonuaz sortutako poemak, elegiak edota parodia asmoz egindakoak ere; hala nola Axularri eskainitako Erosketak egiten ditut. Poetak jorratzen dituen gaiak ere lirika metafisikoari loturik agertu ohi direnak dira: maitasuna, denboraren joana…

Bestalde, hainbat erreferentzia literario nahiz artistiko testuetan tartekatzeak irakurlea gertuko irakurketa egitera behartzen dute. Espazioen sinbologiak ere laguntzen du testuei sakontasuna ematen, poemak lekuekin interakzioan ageri batira; are, bere bizitzako lekuen narratiba bat ere osatu duela esan daiteke. Hartara, Wittig Arizona testuak pentsalari lesbofeministari hitz egingo dio, eta, era berean, irakurleak nahi badu, berari ere bai.

Benetan, behin baino gehiagotan irakurtzeko testuak plazaratu ditu Bordak hemen. Bere betiko mailari eutsiz ondu baitu liburu hau.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak