« Egia eta Edertasuna | Udaldi zoriontsua »
Bizia lo / Jokin Muñoz / Alberdania, 2003
Bizia lo Ana Unanue / Aizu!, 2003-07
Istorioa: bost narrazio dira, 60ko urteetan jaiotako belaunaldiaren bizipenei eta giroari lotuak bostak. Aurrenekoan, familiaren kontakizunen bidez ezagutu duen gerraosteko giroa islatzen du egileak, eta gainerakoetan euskal gatazkaren hariak ageri zaizkigu.
Emaitza: irakurlerik axolagabeena ere lur jota uzteko moduko liburua idatzi du Jokin Muñozek (Castejon, 1963). Narrazio errealistak, hotzak, gordinak dira, eta horietan ageri den giroa guztiz tristea. Aurreneko narraziotik azken lerroraino, egonezinak eta desasoseguak harrapatuko dute irakurlea. Beste batzuek heroikotzat jotzen dituzten urteen eta jarreren alderik mikatzena erakusten digu egileak.
Argia: Jokin Muñozek pertsonaien psikologian sartu eta giza harremanak erretratatzeko duen trebezia. “Isiluneak” eta “Azterketa” narrazioak horren adierazgarri.
Itzala: liburuak uzten duen desolazio sentipena. Musikaren bat jartzekotan, Itoiz taldearen “Desolatio” kantarena beharko luke narrazio bilduma honek. Bistan da egileak nahita egin duela, bizi dugun errealitatea halakoxea iruditzen zaiolako, baina itxaropenari edo, gutxienez, lirikotasunari zirrikituren bat utzi izan balio…
Esaldia: “Literatura arina, Europako beste herri batzuetan egiten ari den entretenimendu hutsezko literatura hori luxua litzateke gurean”. Hala esan zuen Muñozek bere azken lanaren aurkezpenean.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez