« Ibaiertzeko ipuina | Ahotsaren teknologia »
"C'est la vie" kantatzen dute zaharrek / Karlos Zabala / Elkar, 2020
“C’est la vie” kantatzen dute zaharrek Arrate Beristain Uriarte / Aizu!, 2021-01
Franz Kafkaren Metamorfosia eleberrian bezala, esnatu berri den protagonistak zerbait aldatu dela sumatu du Karlos Zabalaren lehen nobelan. Hala eta guztiz ere, ez da intsektu bihurtuta iratzarri, inondik inora. Zer ote da? Bada, atzeraka ibiltzen da, eta, noski, ez daki zergatik. Ustekabeko aldaketa abiapuntu, Anton Pla protagonistak egoera berrira egokitu behar izango du; atzeraka mugitzea dela kausa, zenbait kolpe zein zorabio sufritu beharko ditu, eta jendearen harridurazko begirada jasan beharko du, besteak beste. Dena den, ondorio onak esanguratsuagoak izango zaizkio, esaterako: eguneroko bizimoduko hainbat ñabarduraz zein senideekiko harremanen egoera eskasaz ohartuko da. Burua argiago sentituko du, eta, orain arte ez bezala, beste modu batean aritzeko aukeraren atea parez pare ireki zaio begien aurrean. Ezbairik gabe, abentura horretan murgilduko da, eta, zoriontsua ez dela konturatuta, argi ikusiko du: zergatik ez arriskatu? Zabalak, hasiera surrealistatik tiraka, umorezko istorio ezin entretenigarriagoan sartuko gaitu, baina gai sakonagoek ere izango dute indarra. Komediaren eta dramaren arteko oreka lortu du idazleak, dramatismotik at eta irakaspen positibo inuzenteei muzin eginik, baina ikasbide zuzena igorri digu. Ezetz asmatu zein den!
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi