« “C’est la vie” kantatzen dute zaharrek | Adi izan zentzumenak »
Unisonoa / Ixiar Rozas / Pamiela, 2020
Ahotsaren teknologia Jose Luis Padron / Bilbao, 2021-01
Unisonoa (Pamiela, 2020) da Ixiar Rozasen lan berria. Soinu bakarra dio hiztegiak, baina Rozasek ez dio esanahia hori eman, harentzat, kasu honetan, gehiago da elkarrekin joatea, baina ez aldi berean. Liburu bat da eta pieza sonoro batzuk dira, baina jende askorekin egindako lana. Beraz, soinuak eta pertsonak elarrekin joatea litzateke, baina ez erritmo berean. Soinu anizduna. Hitzak berez dituen soinuak, alde batetik, eta hitza esaterakoan ahots bakoitzak duen soinua, bestetik, eta gero hitzen konpainian datozen lagun guztiak.
Egia da formalki lerro bat dela, continuum bat dagoela, baina ez da gauza finko bat, mugimendu handia dago lerro hori osatzen duten hitzen artean. Denbora guztian da esaldiaren eta lerroaren arteko mugimenduak, hitz baten eta beste baten arteko tentsioak, egileak oso ondo baitaki noiz amaitzen den gauza bat, noiz den poema bat, noiz den partitura bat edo noiz den testu zati bat, eta noiz hasten den hurrengoa. Asko landu ditu egileak trantsizio horiek. Noiz den hitza, noiz den soinu, noiz den irudi… horren guztiaren bilaketa da Unisonoa. Ez dira hitz solteak, bai esan daiteke testu zatiak bezalakoak direla, kantu zatiak, poema zatiak, baina egileak nahita etendakoak, nolabait esateko. Beraz, atzean lanketa handia dago, urtetako lana.
Eta liburua irakurtzen hasi gaitezke, edo irakurtzen eta entzuten, bakoitzak nahi duena, izan ere liburuak berak kode bat dakar sarean dozena bat pieza entzun ahal izateko. Hitzok entzungarri egin ditu Ixiar Rozasek hainbat lagunekin elkarlanean. Esperimentazio handia dago lan honetan, baina oso zaindua, oso neurtua, oso pentsatua, gorputzaren sormen-potentzialitateak zeharkatuta. Sintaxia, hizkuntzaren logika hautsi du, lengoaiari musikaltasuna emateko. Idatzitik esatera pasatu da denbora guztian, etengabe.
Unisonoa lanean lerro bakar horrek sortzen du soinu nahiz isiltasun paisaia moduko bat, gero irakurle bakoitzak, entzule bakoitzak egingo du esanahia, egingo ditu zentzuak.
Oso deigarria da Unisonoa, oso ezohikoa, oso garaikidea, oso ederra, berezia, beste zerbait bilatzea: paperaren arnasa eta soinuaren ehundura ahotsaren espazioan eta teknologian.
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez