kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Kontu pribatu bat / beppe (Josu Zabaleta) / Katakrak, 2020

Jelosia posesiboaz, eta ez maitasunaz Ibai Atutxa Ordeñana / Argia, 2020-12-13

Katakraken oharrean eta Paul Beitiaren hitzaurrean esango zaigu: Kontu pribatu bat ez da soilik gerra-eleberria, maitasun-eleberria ere bada. Eta onartu behar dut, zerbaitekin insistitzen zaidanean automatikoki datorkit sospetxa. Istorioa irakurri eta diot: hau ez da maitasun-eleberria; hau da eleberri bat jelosia toxikoaz eta maskulinitate posesiboaz —agian klase zapalkuntzaren abolizioak ezabatuko ez lukeen genero zapalkuntzaz— diharduena.

Heart of Darkness, Apocalypse now, Rambo II, Saving Private Ryan, 1917: ezagutzen duzu jada eleberri hau, agian pelikula forman bada ere. Gerraren batean bidaiari ekiten diote protagonistek eta narrazioek maila kasik alegorikoa hartzen dute. Kasu honetan, Bigarren Mundu Gerran gaude, Italian, eta Milton partisanoak ekingo dio bidaiari. Kurtzen bila baino, Giorgio salbatzera joango da, eta Kontu pribatu bat beharrean izan zitekeen Saving Partisan Giorgio. Ezagutzen duzu eleberria eta sarri gertatu bezala, interesgarria da arreta jartzea errepikapenetan baino, Fenoglioren eleberriaren diferentzietan.

Ez dago maitasunik eleberrian. Miltonek dio Fulviarekin maiteminduta dagoela. Eta? Akzioa akuilatzen duena beste zerbait da. Protagonistak Giorgio eta Fulviaren arteko harremanaz jakin eta kontrola galtzen du erabat: “Burua lehertzeko zorian daukat” esango du harremana ezin onartuta, jeloskor; “Fulviarik gabe ez zen udarik egongo beretzat”, dio posesibo. Maitasunaren arrastoak baino, ideia erromantikoei darien maskulinitate biolentoen tranpak irakurri ditut etengabe pertsonaian.

Argi gelditu dadila: ez naiz ari eleberria ile kontra interpretatzen. Ez behintzat testuaren amaiera kontuan hartuta. Horixe da hain justu, interesgarri egiten duena: ezkerreko gizon iraultzailearen biolentzia erromantikoa irakurgarri egitea. Maitasun erradikalak eta eraldatzaileak elkar eraikitzeko eta elkarrekin eraikitzeko eginbide berriak mahaigaineratuko baditu, lehenengo jabetu beharko dugu jelosia erromantiko posesiboak dakartzan bortxez; baita gerra garaian ere.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak