kritiken hemeroteka

8.811 kritika

« | »

Herri hura / Maialen Diaz Urriza / Elkar, 2020

Hitzen garrantzia Javier Rojo / El Correo, 2020-12-12

Antzerkiak ikuskizun soilaren mugak gainditzen ditu. Izan ere, ikus-entzunezko alorreko beste ikuskizun mota batzuekin lehiatu behar duelarik, antzerkiak ez du maila bereko espektakulu ikusgarria eskaintzeko aukerarik izaten. Ezinezkoa zaio. Ezintasun horretatik sortzen da haren balio berria, zeren bere izaera mugatu horrek mugak gaindiarazten baitizkio beste zerbait eskaintzeko. Eta aldaketa hauekin guztiekin ematen du lehen oinarrizkotzat jotzen zen testuak ere garrantzia galdu duela, antzezpenean parte hartzen duten beste osagaien aurrean. Idazketa dramatikoak beste leku batzuk bilatzen dituela ere esan daiteke horren ondorioz. Horrexegatik, antzerkiaren testutasuna bigarren mailan geratzen ari dela dirudien honetan, azken finean antzerkia literaturatik urruntzen delarik, interesgarria iruditzen zait horixe azpimarratu nahi duen obra baten agerpena.

Maialen Diaz Urrizak idatzitako “Herri hura” izenburuko lan honetan ikusi daitekeen bezala, antzerkian hitzek oraindik ere oinarrizko lekua izan dezakete. Alde batetik, “betiko” lanetan bezala, hemen istorio bat kontatzen da, pertsonaia batzuen elkarrizketetan oinarritua. Istorioan arrazoi desberdinengatik jaioterritik alde egin behar duten bi pertsonaiaren gorabeherak kontatzen dira. Gazteak zirenean jaioterria utzi zutelarik, beraien bizitzak urrunduko dira ezinbestez. Deserrian biziko dira eta deserria izango da haien mundua. Istorioa bi planotan garatzen da, “orain” (1990eko hamarkadaren hasieran) eta “orduan” (protagonistak berrogei bat urte lehenago herritik atera zirenean), eta bilakaera erakusten duten eszena laburren bidez osatuta dago. Denbora bikoizketa hori eta lekuari lotutako identitatearen gaineko hausnarketak dira obra honen alderdirik interesgarrienak, idazkera bera ahaztu gabe, ahozko hizkuntzaren baliabideen adibide ikusgarria baita testua.

Azken kritikak

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak