« Ibilaldi baten lehen kanpaina | (Des)ilusiozko paperak »
Zaldi mamarroa / Ekaitz Goienetxea / Elkar, 2018
Mamarroa Eneko Barberena / goiena.eus, 2020-04-23
Musika taldeen eragina baloratzea gai sofista da. Jende jakintsu eta dotoreak, Iker Barandiaran dugu horren adibide on Arrasaten, ez dio elkarrizketari muzinik egiten halakoetan. Nik RIPen ibilbidea eta ondorengo oihartzunari buruz ea alde handiegia ez ote den galdetu nion. Ojokuidau, badaezpada diot hau mondragoetar legez eta excusatio ez eskatuen adibide goren, estiman dut haien lana. Mahomari utzi nion eta itzuli ez zidan Segiko kamiseta lekuko, Alicanten kontzertu batean giroa berotu nahi baitzuen. “Oye, Pirineos, tu tendrás alguna camiseta grande de…”. Ikerrek gidatu zuen 2006an Goienak RIPi buruz eginik DVDa, ezagutza badu. Ez dugu gaiaz iritzi bera, baina ziur asko bat gatoz 80. hamarkadak luzaroegi estali duela 90.a Arrasaten. Musika talde zerrenda (ahaztu) hau horren lekuko: Iskanbila, El Desvän del Macho, Bad F-Line, Ekon, Brutal Melody, Off-set, Anger, Des-Kontrol, Aspirine, Lagash, Inertzia, Eskizofrenia Rock…
Horregatik, zaldi kontuek inguruko dena estaltzeko oraindik duten ahalmenagatik, tentuz heldu nion Ekaitz Goienetxearen Zaldi mamarroa obrari, Elkar, 2018.
Total, irakurraldi on bat ebatsi diodala nire buruari orain arte. Izan ere, 80. hamarkadako heroinaren hedatzearen gaia literatura ondoen eta era zabalenean biltzen duen lana baita nire ustez. Baina, zorionez, ez da hori bakarrik. Pertsonaia gogoangarriak ditu, Aingeru bikain-bikaina da kapitulu bakarrean agertu arren eta bere jarduna kontatzen den kapitulua oso-oso ongi narratua. Ez esan ezetz… hau irakurrita: Trasteak jaso eta, azkarregi zutitu denez, bat-batean, zorabioa igo zaio kaskora. Halako bertigo bat igarri du sabelean gora eta gorputz adarretara zabaltzen. Ikusmena ere lausotu zaio. Izterrek zutunik nola mantentzen duten oso ondo jakin gabe, besoen inguruan eta oinen azpian zer duen ez dakiela, paralizatuta lotu da. Segundu gutxi iraun dio. Hegaldi labur bat.
—Eeeeeeeeeepa…!
Gustatu zaio zorabioa, eta gozatu egin du.
Liburua poliedrikoa da: Sonia, Joxemigel, Mikel… Bakoitzaren errealitate eta ikuspuntua artez dago eraikia. Eurei esker agertzen zaigu begien aurrean osasun publikoa, abortua, itsasoa, espetxea, baserria, hirien aldirien garapena… Zertzeladak norabide onean gehien gehienetan eta nire aurreikuspenak modurik onenean gainditu dituztenak.
Esan beharrik ez da, prosa eta hizkera ederrez.
Bainarik aurkitzekotan, Izaro eta Unatz gehiago zukutu zitezkeenaren susmoa dut. Hau, halere, ez zait horren garrantzitsua iruditzen Goienetxeak eraiki duen artelanean. Barruan daramadan idazleak hartzea nahiko zukeen bidearen seinale erdi-eroria besterik ez.
Aspaldian zaldi kontuei buruzko lan onak ditugu. A los pies del caballo edo Zaldi urdina horren adibide. Berriz emango diot buelta bat RIPen eragin puztuegiari buruz dudan iritziari.
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez