« Bonaparte printzearen zoritxarreko itzala gainean dugu egun ere | Txakurrari gauean gertatutako istripu bitxia »
Argiantza / Pello Lizarralde / Erein, 2020
Errepidean Javier Rojo / El Diario Vasco, 2020-10-31
Pello Lizarraldek berebiziko abildadea du narrazio batean xehetasunak islatzeko. Momentu oro hitz egokia erabiltzeko ahalmena du eta xehetasun horien artean sentsazioei dagozkienak lehenengo plano batean agertzen dira, halako moduan non gai baita irakurleak sentsazio sare horretan murgilarazteko. Abilezia honen beste froga bat utzi digu “Argiantza” izenburuko nobela labur honetan. Argumentuak, azalekoenari erreparatuz gero, ez daukala interesgarria izateko gauza handirik ematen du. Izan ere, zine aretoak dauzkan enpresa bateko gerenteak bidaia egiten du aretoak ikuskatzeko eta pertsonaia, beraz, ezer berezirik ez duela dirudien bidaia batean sartuta ikusten dugu. Ez da ahaztu behar bidaia beste klabeetako bat dela Lizarralderen literaturan. Errepide literatura egiten du askotan eta, gure inguruak honelako literatura egiteko oso egokia ez badirudi ere, hor daukagu idazlearen magia edozein bidaia arrunt misteriotsu eta transzendente bihurtzeko.
Kontakizuna hiru mailatan gauzatuta dago. Alde batetik hirugarren pertsonan idatzitako atalak dira, zehatzak. Bigarrenez, gerenteak berak lehen pertsonan kontaeraren ardura hartzen duen atalak, non bidaiak uzten dion inpresioa eta bere bizitzari buruzko zenbait xehetasun azaltzen diren, doi eta egoki. Eta hirugarren mailan bidaian topatzen dituen pertsonaiek beren ikuspuntua eskaintzen dute. Idazkeran ere desberdintasunak islatzen diren hiru maila horien bidez erreferentzia gurutzatuen sarea sortzen da, eta irakurleak poliki-poliki osatu ahalko du bidaia honen izaera.
Argumentuaren garaia zehatza da, 80ko hamarkadaren hasiera. Lekuak, ordea, misterio giroan irudikatzen dira, eta bidaia arrunta labirinto batean galduta dagoen pertsonaiaren ibilbidea bihurtzen da. Esperientzia estetikoa ia thrillerra bilakaturik erakusten digu nobela bikain honek.
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi