« Zoriona, kaka zaharra | Atzo »
Zorion perfektua / Anjel Lertxundi / Alberdania, 2002
Zorion perfektua Eli Urdangarin / Maxixatzen, 2003-06
Liburuaren atzeko aldean jartzen du hau nobela morala dela, etika eta estetika txanpon beraren bi alde direla sinetsita dagoen idazle batek idatzia. Gai nagusitzat jokaera etiko bat hartu, eta estetika jakin batez kontatu den istorioa.
Piano ikasketak egiten ari den neska bat musika eskolatik etxera doala hilketa baten lekuko izan da ustekabean. Ez du tiroa bota duenaren aurpegirik ikusi ere egin; bere begiek lurrean hilotz geratu denarekin bat egin dute, eta haren beldurra erraietaraino sartu zaio berari ere.
Etxera joan, eta nola esan amari gertatu zaiona? Nola joan biharamunean eskolara, nola jarraitu lehen bezala bizitzen?
Gurasoen kezka, berrriz, inork ikusi al duen hildakoaren ondoan, ez daukala inork ezer jakin beharrik, lasaitzeko, egiteko lo sakon, eta hurrengo eguna beste bat izango dela… eta zorion perfektua, nonbait, “kontzientziarik, ez bagenu, animalia huts ginateke, zorion perfektu halako baten jabe”.
Hilketa gertatu eta hurrengo hogeita lau orduetan neskaren bizipenak zein diren kontatezn du neskak berak, batzuetan handik urte dezentera duen ikuspegitik, besteetan unearen gertutasunetik. Beti ere buruan dabilzkien uste eta beldurrak dira. Baita eskolara joan eta gertatutaren berri dutenek ematen dioten tratu berezia ere. Berak oharkabean pasa nahi, eta ezina. Zorion perfektua; ez zorion eta ez perfektu.
“Bonheur parfait” edo zorion perfektua. Schumannen pieza bat da, neskak azken parteko bi eskuen arteko elkarrizketa ezin du behar bezala mendean hartu, eta horregatik kontserbatoriora aurkezteko paserik ez dio ematen irakasleak.
Zorion perfektuaren bi esanahi horiekin ari da jolasean idazlea, pianoaren tekla zuri-beltzetatik hildakoaren odol jario gorrira joan-etorrian bezala. Estetika eta etika, edo.
Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda
Maialen Sobrino Lopez
Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola
Mikel Asurmendi
Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras
Joxe Aldasoro
Erroen izerdia
Jone Bordato
Mikel Asurmendi
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Mikel Asurmendi
Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta
Maialen Sobrino Lopez
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Mikel Asurmendi
Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi