« Dendaostea erakusleihora | Moskito »
Ene baitan bizi da / Maddi Ane Txoperena / Elkar, 2020
Bizitzaz betetako uda Amaia Alvarez Uria / Argia, 2020-10-11
Maddi Ane Txoperena hendaiar gaztearen, kazetariaren, eta bertsolariaren lehen liburua da hau. Gazteluma X. saria irabazi zuen eta horri esker heldu zaigu eskuartera. Dirudienez, hurrengo liburua idazten ari da, duela gutxi XXIII. Igartza saria irabazi berri du eta laster izango dugu bere bigarren lana irakurtzeko aukera.
Pertsonaien gainean eraikitako eleberria da bere opera prima. Protagonista Parisen Zientzia Politikoen lizentzia bukatzear duen Marie da. Uda garaian herrira bueltatuko da eta ikasketei amaiera emango dien lana burutzeko bere amatxi Josefinaren laguntza izango du. Izan ere, haren gaztetako bizipenak bilduko ditu lana egiteko.
Euskal literaturan emakume zaharren ahotsa entzuten hasi garen honetan —adibidez, Arantxa Urretabizkaiaren Hiru Mariak edo Mari Luz Estebanen Andre zaharraren manifestua—, polita da idazle gazteak ere zaharrengana hurbiltzen ikustea, haien ahotik hurbileko historia ezagutu nahian.
Pandemia garaian konturatu gara zein gutxi balio duen gure —mendebaldeko— kulturan bizitzak, eta bereziki, zaharrenak. Hori dela eta old lives matter mugimendua jarri dute abian. Horren harira, badu interesa liburu honek, emakume zahar baten ahotsari ematen zaion garrantziagatik.
Ikuspegi feministatik ere, askotan ekinean ahazten da genealogiak egitea. Belaunaldien arteko harremanak bilatuz, elikatuz eta ezagutzak eta esperientziak partekatuz asko aberasten baita jarduna. Liburu honetan, biloba eta amonaren arteko harremana erdigunean jartzen du egileak sare hori eraikiz.
Euskal Herria Ipar eta Hego direla gogoratzeko ere ondo dator liburu hau. Izan ere, euskal literaturako eta kulturako hegozentrismoa gainditzen lagunduko digu mugan kokatzen den narrazio honek. Euskal identitatea osatuz eta espazio eta denbora mugak malgutuz, ekialdeko euskarara hurbildu nahi duen mendebaldeko irakurlearentzat ere gomendagarria da.
Bera, Donibane Lohizune eta Paris dira koordenatuak Marie eta Josefinarentzat. Izan XX. mendean edo XXI. mendean. Bidaia batekin hasi eta bukatzen da eleberria. Gazte baten uda batean zenbat gauza kabitzen diren ikusiko dugu bertan, baita zahar baten oroitzapenen kontaketetan zenbat bizitza dagoen ere.
Zerua hemen
Oihana Arana
Maddi Galdos Areta
Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena
Maialen Sobrino Lopez
Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca
Amaia Alvarez Uria
Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo
Hasier Rekondo
Agerre
Juan Luis Zabala
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Mikel Asurmendi
Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta
Maialen Sobrino Lopez
Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena
Mikel Asurmendi
Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano
Mikel Asurmendi
Itzala
Maixa Zugasti
Maialen Sobrino Lopez
Barazkijalea
Han Kang
Jon Martin-Etxebeste
Café Mokka
Jabier Muguruza
Aiora Sampedro
Itzala
Maixa Zugasti
Mikel Asurmendi