kritiken hemeroteka

8.822 kritika

« | »

Zure arnasa zaintzeko / Nerea Balda / Erein, 2026

Postureoaren kontra Maialen Sobrino Lopez / Gara, 2026-09-20

Plazaratu berri da Nerea Balda Sanjuan idazle oparoaren azken lana. Ez da erraza zeri buruzkoa den laburbiltzea (spoiler handirik egin gabe, bederen), baina ageri dira hurkoarekiko harremanak, zaintzak… Dena den, gaiok errealitate hurbilean sustraitzeak ematen dio indarra obrari eta egungo erreferente kulturalez josita dago, gainera. Liburuzaina dugu protagonista, edo nerabe baten ama, edo krisi pertsonalean murgilduta dagoen emakumea, eta ingurukoek ere badute nork bere zama soinean. Nola lotuko dira katebegiak?

Egiturari erreparatzen badiogu, 25 atal ditu eta kontakizuna ez dago kronologikoki antolatua; protagonista narratzailea da eta atal aunitzen hasieran adierazten du zein adin duen, horri esker erraz ordenatzen ahal da errelato osoa, saltoka gibel-aitzin. Bertzalde, ez da kasualitatea gizartearen ertzak arakatu izana pertsonak garatzeko. Segidan, liburuan biltzen diren gai batzuk botako ditugu.

Batetik, imajinario kolektiboan dugun amaren irudi idealizatua eraisten du. Adibidez, haur sortu berria izanik protagonistak erraten duelarik: “Haserretzen naiz, haren [haurraren] negar agorrezinarekin, neure buruarekin haren negarrarekin haserretzeagatik. Neure frustrazioarekin”. Gainera, amatasunaren metamorfosiak islatzen ditu: “Egunero zer jantzi aukeratzeko, eguraldi iragarpenari begiratzeari utzi eta ispiluari begiratzen hasi nintzaion”.

Gai zentrala amak alaba nerabearekin duen harremana da. Izan ere, nahi eta ezinean bizi da, teoriatik errealitatera dagoen amildegian abailduta: “Bero-berotan oka egin nion pentsatzen nuena. Pikutara nerabezaroari buruzko liburuetako aholkuak, pikutara pedagogoen hitz potoloak, pikutara egunetako sumin neurtua”. Beraz, umorea dosifikatzen du egoeraren gordinaz aritzeko.

Alabaren bueltan gai franko ukitzen ditu, hala nola bullyinga eta gurasoen dibortzioaren eragina: “Ulertzekoa zen, balantzaren alde batean zegoen kargu hartzen ez zion amaorde atsegina, telefonoa itzuliko zion aita, eta anaiatxoa, haragizko jostailua; eta bestean, berriz, ama kezkati obsesionatu astun paranoikoa”. Ama-alaben orbitan daude Demetrio adineko poeta itsua eta Lady/Nunkui zaintzailea, baita protagonista hausnarketara eramaten duen Alize ere. Isildutako indarkeria gorpuzten dute denek eta askapenerako bidea egiten dute, inplosio txiki batetik abiatuta.

Akitzeko, migrazioa eta zaintza binomioaren oinarrizko hausnarketa: “Haren [Nunkuiren] ausardia miretsi nuen (…). Neure burua irudikatu nuen haren adinean, herrialdetik hain urrun, gizon ezezagun baten zaindari, irakurtzen ere jakin gabe”. Finean, erraten ahal da idazleak ederki harilkatu dituela pertsonaien bizitzak alegia garaikidea osatzeko. Irakaspena, ordea, irakurleak erauzi behar.

Azken kritikak

Sorbatza
Markel Sanchez

Asier Urkiza

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Nagore Fernandez

Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo

Amaia Alvarez Uria

Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia

Paloma Rodriguez-Miñambres

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak