« Itzulera baten historia | Ele(en) naroak lausotutako istorioak, naski »
Zerua hemen / Oihana Arana / Susa, 2026
Laino edo urdin Maddi Galdos Areta / Argia, 2026-09-13
Hondartza bat bere hare eta zeru urdin, eta bi pertsona besoak gerrialdean bermatuta, hori dakar azalak: familia artxiboko argazki, oroitzapen baten kaptura. Udaberri sortu berrian argitaratu zen arren, udatiar ere bada Oihana Aranaren (Eskoriatza, Gipuzkoa, 2001) azken poema-bilduma, frigopieak edo behatz tarteetako hondar aleak nola. Uda azkenetan leitu dut, eta negura ere bagaramatzala ohartu horrela. Urtaro orok izan dezakeelako, nonahiko denez eta izenburuak dioenez, Zerua hemen.
Aitari egindako eskaintzak hasten du bilduma. Izan ere, 74 poemotan askotarikoak topa ditzakegun arren, aitaren heriotzak eta osteko bizimoduak ardazten dute liburua: minak, damuak, eta herio inguratzeak dakartzanak dira hizpide; argazki bilakatu ohi ez direnak, alegia. Abiapuntu hori izaki, bildumak etxera itzuli edo heldu nahia kontatzen duela esatera ausartu gintezke, Plage Oceane (II) poemako karramarroak bezalaxe agertzen baita maiz ni poetikoa, hondartzaz harago, hiriaren eta landa eremuko herriaren artean, “gure etxera noa” esateko nahi eta ezinean.
Memoria lagun duela, eszena domesikoak, eguneroko keinu, min eta plazerak bilakatu ditu olerki eskoriatzarrak. “Loreei lore eta txoriei txori / deitzen nien / gero hasi nintzen / poemak idazten”. Iruditeria gozagarria sortu du, letra etzanez idatzitako oharrak, konpota usaina eta frutaontziak, krabelinak, koartza, katu eta arkumeak bilbatuta garaiari hertsiki loturiko bestelakoekin: TikTok edo Instagrameko story-ak, pisukideen kafe hondarrak, leiho bako etxeak eta itxitako tabernak.
Deigarria da hizkuntza hautuek eta berbaerek bilduman duten zeresana, olerkietako aipagai izateaz gain, autorearen hizketa poetikoan bertan eta olerkien egituran esanguratsu baita horien eragina. Halaber, bestetzuen esanak bildu eta bestetzuek idatzitakoak erabilita zentzu propioak sortu ditu Aranak, amama eta lagunek esandakoak jasota, Idea Vilariñori berbak lapurtuta, Louise Glück eta Roland Barthesen hitzak aipatuta.
Zerua beti bere lekuan egonagatik tarteka hura nekez ikustea normala dela gogorarazteko ere balio du liburuak. Halako batean berriro agertu daitekeela gogorarazteko, urdin-urdin.
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui