kritiken hemeroteka

8.787 kritika

« | »

Iturria / Unai Elorriaga / Susa, 2019

Europa. Elorriaga. Hibridoa Eneko Barberena / goiena.eus, 2020-10-04

Bitxia da E. deritzon Herria. Munduko toki txikiena eta zabalena izan baitaiteke aldi berean. Kritikarako askatasuna aldarrikatzen da, horrek aurrerabidea omen dakar, kritikoak eurak aske balira bezala. Gutxi hitz egiten da horri buruz. Bokazio herria E., baita jokalari-entrenatzaile izateko ere. Kritika gehiago behar da, zentzu guztietan. Niri horrek gogorarazten dit bere auzorako polizia gehiago demandatzen duen hiritarra, jakitun berari ez diotela ezer egingo. Jakitun ez duela hotzikararik sentituko komisaldegiaren itzalaz bat egin duen unean. Pribilegio guztien jabea denak eskatzen du indarkeria instituzionala eta antzera gurean kritika. Lagun talde samalda baikara, ahaide nagusi eta ahaide txiki, eta hortik abiatzen ez den hausnarketa putza da.

Hau esanik, Unai Elorriagari kariñoa diot behin AEDk gonbidatuta hitzaldia eskaintzera Arrasatera etorri zenetik. Hori gizonaren apala eta jakinduria, sariek tirabidetik atera gabea. Sinpatia horretatik abiatuta irakurri eta gozatu dut bere obra, baina sinpatia hori gabe ere ziur asko berdin gozatuko nukeen. Izan ere, gutxik daki Europa erdialdeko hotsekin euskarazko melodiak osatzen berak bezain ongi.

Soro Barturen, aberats argi eta eszentrikoa, bere Watson edo Erroman propio eta guzti Pedro Iturria idazlearen arrastoaren atzetik doa. Iturria, misterioz josia, behiala ezagutu zuen heriotza hurbil dakusan Barturenek eta berri hitz egin nahi luke berarekin. Haren literaturari buruz itaundu, urteen igarotzeak zuhaitzei eginiko zauriei esku ahurra gainetik pasa.

Iturriak ipuinak idatzi eta argitaratu ditu Europan barrena. Herrialde bakoitzean bi, hango hizkuntzatan. Mugituz doa azeriaren pare, arrasto gutxi utzita. Barturenek bere ondasunak xahutzen ditu arrasto horien bila, ipuinak itzultzen ditu komentatzeko, itzultzaileei ordaintzen die horiei buruz solasteko ere, alabaren konplizitatez detektibe jolasean.

Barturen pertsonaia aparta da, bizia bere elkarrizketatan, sumendia bere gogoetatan eta bitxia zeharo. Heriotza hurbil sumatzen du eta horrek abiada ematen dio liburuari. Erromanek kontrapuntua eskaintzen dio, Kixote orok behar duen Santxo Pantza. Iturriaren ipuinak aldiz ezberdinak dira, politak gehien-gehienak, balio artistiko handikoak.

Hiltzen ari da Soro Barturen, horregatik ari gara pertsonak erosten. Gazteak erosten ditugu batez ere, baina zaharrak ere erraz erosten dira, besterik ematen duen arren… Katedradunen bat ere erosi izan dugu inoiz. Erosi, erabili eta bota. Batzuetan ez ditugu botatzen, berrerabili egiten ditugu, dirua nahi dutelako. Horretarako etorri gara Pragara.

Unai Elorriagaren Iturria, Susa 2019, liburu eder-ederra da. Nobela eta ipuin sortaren hibridazioa, horregatik ere aski interesgarria. Niri pertsonalki bukaerak utzi nau apur bat hotz, baina merezi du berau irakurtzeak inolako zalantza izpirik gabe.

Azken kritikak

Zerua hemen
Oihana Arana

Maddi Galdos Areta

Odisea
Homero

Aritz Galarraga

Etxe arrotz hau
Olatz Mitxelena

Maialen Sobrino Lopez

Gatazka eta abusua ez dira gauza bera
Laura Macaya / Hamaca

Amaia Alvarez Uria

Sasi arteko sugarrak
Sebastian Gartzia Trujillo

Hasier Rekondo

Agerre
Juan Luis Zabala

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Mikel Asurmendi

Honekin egin nahi duzuna
Itziar Agirre Sagaseta

Maialen Sobrino Lopez

Zaldi bat
Maddi Ane Txoperena

Mikel Asurmendi

Fakirraren ahotsa
Harkaitz Cano

Mikel Asurmendi

Itzala
Maixa Zugasti

Maialen Sobrino Lopez

Barazkijalea
Han Kang

Jon Martin-Etxebeste

Café Mokka
Jabier Muguruza

Aiora Sampedro

Itzala
Maixa Zugasti

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

Hedabideak