« Kontalariaren beldurra | Galeraren ni poetikoa »
Etxeko urak / Leire Bilbao / Susa, 2020
Hari etengabea Javier Rojo / El Diario Vasco, 2020-10-10
Helduei zuzendutako literaturari bakarrik erreparatuz gero, Leire Bilbao liburu gutxi argitaratzen dituzten idazle horietakoa da. Izan ere, 2006an hasitako literatur ibilbidean “Etxeko urak” izenburuko poema liburu hau hirugarren emaitza da. Honetan argitaratzen diren poema guztiak gai baten inguruan antolatuta daude: amatasuna, hain zuzen. Eta gai honetan sakontzeko alderdi desberdinak hartzen dira kontuan.
Lehenengo eta behin, amatasunaren gaia gorputzari loturik azaltzen da, gorputzak berak, izaera fisikoak, sentimenduen oinarria irudikatuko balu bezala. Ikuspuntu honetatik begiratuta, gorputzean sumatzen diren aldaketak erdigunean jartzen dira. Eta kate baten segida osatuz, badago ideia bat, askotan latentea zeren-eta ez baita hitzetara guztiz bihurtzen, poema askotan agertzen dena: amatasunak alienazio moduko bat inplikatzen du, besteren arabera bizitzera behartzen duen aldetik. Bestalde, umearekiko harremanak bere amarekiko harremana birplanteatzera ere eramaten du subjektua. Orduan norberaren amatasuna, amatasun propioa, hari handiago baten zatia besterik ez da, non belaunaldiz belaunaldi keinu eta gertakari berberak errepikatzen diren etengabeko gurpil batean. Umearekiko harremanak bere ama hobeto ulertzera eta beste begi batez begiratzera eramaten du subjektua azken finean.
Liburu honetako poemak intimistak dira, eta intimismo horretan gertakari arrunt eta xumeek berebiziko garrantzia dute ohikotasunean murgilduta ikusten dugun subjektuarentzat. Baina Leire Bilbao ez da ohikotasun horren deskripziora mugatzen, idazlearen hitzetan anekdota sinpleak diruditenak esanahiz betetzen direlarik. Eta horixe da poesiaren magia: hitz handirik gabe, ia barkamena eskatuz bezala hitz egiten duen ahots apal batez, sakonera hurbiltzen gaitu idazleak.
Nola esaten zaio agur ama bati
Uxue Razkin
Peru Iparragirre
Mari-alderrai
Colette
Aritz Galarraga
Hegal egiten
Eneko Bidegain
Mikel Asurmendi
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi