kritiken hemeroteka

8.811 kritika

« | »

Isiltasunaz hunatago / Jose Angel Irigaray / Pamiela, 2020

Hitzaren misterioa Javier Rojo / El Correo, 2020-09-26

Jose Angel Irigarayren poesian idealismoarekin erlazionatu daitezkeen planteamendu estetikoak eta erroak humanismoan dituzten jarrera etikoak elkarturik agertzen dira hitzaren alderdi formalari berebiziko garrantzia ematen dioten testuetan. Haren poesian hitzak kontzeptuak adierazteko baliabideak ez ezik, hau da, hitzaren aspektu pragmatikoa kontuan hartzeaz gainera, hitza bera bere izate soilean poemaren gaia bihurturik agertzen da, misteriotsua batzuetan, oihartzunez beterik besteetan, baina ederra beti. Ibilbide luzeko idazlea izanik, honelako poesiaren aztarnak utzi ditu urteetan zehar, eta aurten ere bere poemagintzaren adibide berria irakur dezakegu “Isiltasunaz hunatago” izenburuko idazlanean, non “Hitzendatzearen mentura” azpititulu esanguratsua agertzen den.

Irakurleak liburu honetan argitaratu diren poemetan giza miserien aurkezpena aurkituko du, historian zeharreko bidaia bat izango balitz bezala azaldua. Miseria hauen aurrean idazlearen jarrera beti gizaki xume eta zapalduaren aldekoa da. Hauxe izango litzateke poema hauei darien planteamendu etikoa. Baina egoera honi idealismoa kontrajartzen zaio. Pertsonak denbora historikoan miseriak topatzen baditu ere, denboratik kanpo kokatuz gero, oreka eta perfekzioarekin bat eginda aurkituko da, gertakari materialen aurrean arteak (musika, poesia zein arte plastikoen itxuran izan daitekeelarik) beste mundu baten posibilitatea aurkezten baitu. Hitza lagun, poesiak gizakia gertakarietatik harantzago eraman dezake, non adieraztezinarekin topatzen den. Horretarako hitz bereziak erabiltzen dira, euskararen historian edonoizko eta edonongoak, askotan soinuetan oihartzun misteriotsuak sortzen dituztenak, zeren hitz horien esanahi zehatza baino gehiago benetan interesa duena haiek iradokitzen dutena baita. Beste modu batez esanda, Irigarayren poesian konnotazioaren balioaz ohartu daiteke irakurlea, poesiaren bidez bestela esatea ezinezkoa dena adierazten den bitartean.

Azken kritikak

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak