kritiken hemeroteka

8.822 kritika

« | »

Herioa Venezian / Thomas Mann (Xabier Mendiguren) / Ibaizabal, 1992

Thomas Mannen heriotza Venezian Eneko Barberena / Puntua, 2020-09-25

Izan zitekeen Itoiz taldearen aurreneko kontzertuen egoitza izan zen Mutrikuko diskoteka ezaguna, Venezia. Akaso, orain TVEren artxibo amaiezinak Itoitzen diskotan ez jasotako bi kanta argitaratu dituen honetan, harira letorke fantasia. Ezin den ukatu moduan gaur egun ETB sortzen ez dabilen zuzeneko musika artxiboak leku gutxi beharko duela biharraren tiraderan. Ez dator harira baina beti komeni da gogoan hartzea kontu hau.

Itzul gaitezen Veneziara Thomas Mannek, 1929ko literatura Nobel saridunak, beste Venezia batean kokatzen du bizitzaren amaiera. Tintoretto, Tiziano, Veronese eta turista izurrien gurutzaldi ontzien egoitzan.

Herioa Venezian, 1992an Xabier Mendiguren Bereziartuak itzulia euskarara, oso nobela aktuala da, ikusiko duzuen gisan. Gustav von Aschenbach, idazle sonatua Alemanian, inspirazio faltan dago. Ez du aurkitzen, bere helduaroaren ordekan, idazteko grina piztuko dionik. Hor dago, ziur asko, arrakasta jasan duen askoren madarikazioa, ez jakitea egin denaren gakoa non dagoen. Eta horrek errepikaezin egiten du edertasuna, iruzurti suzi hori altxatzen duena.

Venezian dago, txiripaz, baina ez da denok espero dugun Venezia. Zingira kirasdun eta ustela da, erdipurdiko pertsonaia groteskoz josia. Hor daude marmolezko balkoi dotoreak, zubi harroak eta Markos Deunaren enparantza beti polita. Hori ezin ukatu, ezin den ukatu moduan gondola beltzek zeharkatzen dutela hiria behin eta berriz, hilkutxa dantza frenetikoan, eta zeruak ez duela urdinik.

Izurriak jotako hirian egia esanez gero turismoa uxatuko da. Izurria da Italiak ekialdearekin dituen harreman komertzialen prezioa. Jendea ihesi doa eta gutxi batzuk geratu; hor ere badira beti hobeto informatuak eta gezurraren sinesberak, hurrenez hurren. Von Aschenbachek ezin du ihesik egin. Tadzio gaztearen edertasunak liluratua du, bere adin eta posizioko gizon bati dagokion egonarria dantzan jartzeraino. Zerbait piztu da Aschenbachen barruan, kitzikadura berriak, argiak eta ilunak, bizipen aski patetikoak. Venezia hori baita, ez gehiago, zingira kirasdunean ezarria den marmolezko hiri distiratsua.

Azken kritikak

Sorbatza
Markel Sanchez

Asier Urkiza

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Nagore Fernandez

Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo

Amaia Alvarez Uria

Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia

Paloma Rodriguez-Miñambres

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak