kritiken hemeroteka

8.814 kritika

« | »

Atzerrian / Nerea Balda / Pamiela, 2019

Atzerrian Arrate Beristain / Aizu!, 2020-05

London hiria atzerritzat dugu gehienok, hots, gure herria ez den toki arrotza eta hotza izan daiteke. Halere, protagonistak hara egin zuen ihes, gozoagoa baitzitzaion urrunean bizitzea zegoen tokian jarraitzea baino. Bizitza osoan izandako sorterriak, familiak, lagunek… ordurako ez zioten behar besteko babesik ematen. Amaren heriotzak galera jasanezina ekarri zion, eta, horregatik, itzultzaile aritzeko kanpora joateko erabakia hartu ez ezik, egin ere egin zuen. Europako hirian, lana eta lagunak topatu zituen, baita une jakin batera arteko sasibakea eta zoriontasuna ere. Hizkuntzekiko obsesioak bultzatuta bihurtu zen itzultzaile, eta, are gehiago, erraztasuna eta beharra dauzka sentimenduak hiruzpalau hizkuntzatan adierazteko. Obsesioek bultzatuta bizitzako erabakirik garrantzitsuenak hartu izanak ez duela nahi duen bidera eraman konturatuko da. Dena den, krisi pertsonala bizitzen ari dela ohartzea ez zaio samurra izango. Horrez gain, hasieran gorrotagarri zitzaiona benetan estimatzera helduko da, eta horrek ere aurrera egiten lagunduko dio. Barne hausnarketa eragiten du istorioak: zerk ekarri gaitu bizitzako puntu honetara? Hala ere, etsimendutik urrun, zoriontsuak ez garela konturatuz gero, gure esku dago aldatzea eta beste bide bati ekitea.

Azken kritikak

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak