kritiken hemeroteka

8.623 kritika

« | »

Lisboako setioaren historia / Jose Saramago (Jon Alonso) / Elkar, 2019

Historiaren fikzioan Joannes Jauregi / Berria, 2020-03-08

Hamar urte dira aurten Jose Saramago hil zela, eta, urteurren horrekin bat, haren lan euskaratu bakarra berrargitalpen gaurkotu batean irakurtzeko aukera daukagu, Literatura Unibertsala bildumaren Urrezko Bibliotekan: Lisboako setioaren historia. Izenburuak bestela iradoki lezakeen arren, nobela peto-petoa da, historia-fikziotik heltzen diona Lisboako Erdi Aroko setioaren kontakizunari, eta fikzioratze hipotetiko horretan taxutzen duena eleberriaren markoa. Guztiaren abiaburu, premisa argumental aski xume bat dugu: Raimundo Silva testu-zuzentzaileak, Lisboako setioari buruzko historia-liburu bat zuzentzen ari dela, ustekabeko sormen-bulkada bati men egin eta historia bera antzaldatuko du, esaldi bati “ez” bat erantsita; hala, liburuak dio gurutzatuek ez dietela lagunduko portugaldarrei Lisboa hartzen. Horrek bi eremutan izango ditu ondorioak: batetik, Raimundoren arau-hausteak eragina izango du bere lanean, eta goitik behera inarrosiko dio bizitza; bestetik, Lisboako setioaren historia bestelakotu hori ere leituko dugu haren istorioaren barruan.

Halatan, argumentua bi maila horietan sardetzen da, zeinak, halere, ez baitaude errotik bereizirik, eragina dute-eta, ezinbestez, batak bestean. Esate baterako, Lisboaren geografia bi planoon arteko zubi moduko bat da, non Raimundok hiri setiatua ikusten baitu, edo berriz sortzen, asmatzen… Geografia horretan, badira zenbait irudi eta metafora plano batetik bestera jarduten direnak, eta bataren eta bestearen arteko oihartzunak ere ez dira urriak. Are gehiago, bat egite hori oso maila sakonean gertatzen delakoan nago: izan ere, bi planoetan nabarmentzen da ezen ekintza miko batek, itxuran ezdeusa izanagatik, aurreikusi ezinezko ondorio saihetsezinen soka luze bat dakarrela, zeina kreazio-une jakin horretaraino bil baitaiteke. Halabeharra eta sorkuntza, azken buruan.

Kontaeraren aldetik, narrazioa zaildu egiten da, zeren bi plano horiei beste bat eransten baitzaie, argumentutik kanpokoa, nolabait autoerreferentziala edo metaliterarioa, hots, nobelari berari eta haren barruko testuei dagokiena; horrek eleberri osoa gandutzen du, eta kontamolde tradizionaletik askatzen. Baliteke zail samarra ere egitea irakurleari, kontaera trinko horri idazkera landu bat eransten baitzaio, zeinak sintaxia pilatzen baitu, eta puntuazioarekin perpausak artifizialki luzatzen paragrafo luzeetan barrena. Digresioa ere barra-barra dauka, bai eta Thomas Bernharden errepikapen-estiloaren oihartzunik ere. Hona adibide on bat: “Raimundo Silvak pentsatu zuen, Pessoa txiki baten antzera, Erreko banu, zigarroa piztuko nuke, ibaiari begira, dena lausoa eta anitza dela pentsatuz, baina erretzen ez dudanez, dena, benetan, lausoa eta anitza dela baizik ez dut pentsatuko, baina zigarrorik gabe, nahiz eta zigarroak berak, halakorik erreko banu, adieraziko lituzkeen, berez, gauza guztien lausotasuna eta aniztasuna, dena kea bezalakoa dela, erreko banu”.

Azkenik, balorazio gisa, badut zalantza apur bat Saramagoren proposamen estetikoarekin; izan ere, nobelak nahiko kontaera eta estilo arroztuak ditu, baina ez dakit haustura formal hori noraino datorren bat istorioarekin berarekin, eta ez ote dituen gehiegi urruntzen forma eta edukia, testua hala zamaturik eta irakurtzeko esperientzia beharturik. Agerikoak dira nobelaren kalitatea eta bertute literarioa, baina beharbada bazegoen, nire ustean, forma gehixeago nahasterik nobelaren ama-orean.

Azken kritikak

0 negatiboa
Arantzazu Lizartza Saizar

Maddi Galdos Areta

Hiria gure oinetan
Irati Majuelo Itoiz

Maialen Sobrino Lopez

Silueta
Harkaitz Cano

Aiora Sampedro

Nonahiko musika
Juan Kruz Igerabide

Felipe Juaristi

Katona
Antxiñe Mendizabal Aranburu

Mikel Asurmendi

Denbora bizigarri baterako
Marina Garces

Irati Majuelo

Jostorratza eta haria
Yolanda Arrieta

Amaia Alvarez Uria

Haize begitik
Mikel Ibarguren

Ibon Egaña

Izen baten promesa
Hedoi Etxarte

Asier Urkiza

Zubi bat Drinaren gainean
Ivo Andritx

Aritz Galarraga

Panfleto bat atzenduraren kontra
Pello Salaburu

Mikel Asurmendi

Denboraren zubia
Iñaki Iturain

Aritz Pardina Herrero

Etxeko leihoak unibertsora
Alba Garmendia Castaños

Irati Majuelo

Izen baten promesa
Hedoi Etxarte

Joxe Aldasoro

Artxiboa

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

2025(e)ko iraila

2025(e)ko abuztua

2025(e)ko uztaila

2025(e)ko ekaina

2025(e)ko maiatza

2025(e)ko apirila

2025(e)ko martxoa

2025(e)ko otsaila

2025(e)ko urtarrila

Hedabideak