kritiken hemeroteka

8.804 kritika

« | »

Poesia kaiera / John Berger (Iñigo Roque Eguzkitza) / Susa, 2019

Argiari begira Javier Rojo / El Diario Vasco, 2020-02-22

John Berger ezaguna zitzaidan arte analisiaz eta kritikaz ari ziren bi libururengatik: “Ways of Seeing” (“Modos de ver”, gaztelaniazko bertsioan) eta “About Looking” (“Mirar”). Bere produkzioak, baina, hainbat alorretan izan zituen emaitzak, halako saiakerez gain, nobelak, antzerki lanak eta poesia ere sortu baitzituen. Oraingoan, Munduko Poesia Kaierak bilduman bere poemen antologia irakurtzeko aukera dugu, Iñigo Roque Eguzkitzaren itzulpenean eta bildumaren arduraduna den Beñat Sarasolaren hitzaurrearekin. “John Berger (1926-2017)” liburuan argitaratzen diren poemak irakurtzerakoan, ezinezkoa gertatu zait arteari buruz idaztean irakurri nizkionak alde batera uztea, eta agian horrexegatik iruditu zait poema hauetan begiradaren presentzia funtsezkoa dela.

Bere poemetan naturalezarekin egiten dugu topo, izaera desberdinetako sentsazioen iturburua den aldetik. Baina besteen gainetik, ikusmenari dagozkion sentsazioak nabarmentzen dira. Poemetan behin eta berriro aipatzen dira argiarekin zerikusia duten irudiak, batez ere argia bera protagonista delarik. Ilunabar aldeko argi motela, koloreen izaera aldatzen duena; leihoetan jotzen duen udaberriko argia; iluntzean mamu erraldoien itxura hartzen duten pinuen itzalak… Honelako irudiak agertzen zaizkigu, ikusmenaren inguruko sinfonia sortuz. Baina argia norberaren begietan begiradaren itua ere bada. Eta une horretan ikusten duen subjektuaren ikuspuntuak bere indarra hartzen du, objektuaren eta subjektuaren arteko harreman sendoa sortuz. Normalean, hemengo poemetan subjektuak ez du “ni” baten bidez bere burua nabarmendu behar, hor dagoela kontura gaitezen. Nahikoa da ikusten denaren deskribapena, bertan ikusten eta begiratzen dakien subjektuaren presentzia nabaritzeko. Ikusmenaren nagusigo honen mendean jartzen dira beste zentzumenak, askotan sinestesia lagun.

Azken kritikak

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Maialen Sobrino Lopez

Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola

Mikel Asurmendi

Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras

Joxe Aldasoro

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak