kritiken hemeroteka

8.807 kritika

« | »

Aitaren etxea / Karmele Jaio / Elkar, 2019

Aitaren etxea Aritz Gorrotxategi / El Diario Vasco, 2020-01-22

Bikote guztietan daude agerikoagoak eta ezkutuagokoak diren gauzak. Izeberg tankerakoak. Isilagoak edo zalapartatsuagoak. Eta bikotekide guztiek ehuntzen dute beren bikote-bizitzaren kontakizuna, beren bertsio ofiziala, sarritan bat ez datorrena. Modu gordinean ikus daiteke hori Noah Baumbachen “Historia de un matrimonio” pelikulan, dibortzio baten prozesuarekin zaildua. Modu leunagoan, berriz, Karmele Jaioren “Aitaren etxea” eleberrian. Ismael idazle arrakastatsua da, baina blokeatuta dabil orain. Haren emazte Jasonek idazle izan nahi zuen, baina senarraren zuzentzaile lanak egitearekin konformatu behar izan du (“Ni ez naiz ni izan”).

Irudi esanguratsu batek laburbildu eta zeharkatzen du nobela. Ismaelen amak dirua eskatzen zion senarrari berak zerbait aurreztu eta larruzko beroki bat erosteko. Halako batean, senarrak diru hura zegoen kutxa hartu, eta eskopeta berri bat erosteko erabili zuen, emazteari ezer esan gabe. “Denean daude botere harremanak”, ondorioztatzen du liburuko pertsonaietako batek. Batez ere maitasunean.

Hainbat gauza jorratzen dira: gurasoen eta seme-alaben arteko harremanak; belaunaldi eta ikuskera ezberdinen arteko talka; ehizaren inguruko metafora eder eta mingarriak; gatazkaren zama; taldean doazen txorien ibilbide bitxia, beti aurrena doanari jarraiki; ohartzeke gurasoen antza hartzen doazen seme-alabak eta hauen kontraesanak… Prosa argiz idatzia, ezagutzaz mintzo da generoen arteko oreka-desorekez, eta gai da ikuspegi ezberdinak emateko, bataren edo bestearen erruduntasunean erori gabe. Hausnarketara bultzatzen du liburuak ikuskera eraikitzailez, eta “enpatia” kontzeptuaren zirrikituetan murgiltzen gaitu. Edozein irakurlerentzat gomendagarri, izan gizon zein emakume.

Azken kritikak

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak