kritiken hemeroteka

8.822 kritika

« | »

Azalberritze bat / Esti Martinez Diaz de Cerio / Balea Zuria, 2018

Azala berritzearen bluesa Alex Uriarte / Gara, 2020-01-25

Geurea irla ttipi bat da. Euskal literatura uharte koskor bat baino ez da, itsaso zabal baten epizentroan. Irla honetako lur-jabe beteranoen artean, baina, badaude bidea egin nahian, etxetxo bat altxatu guran dabiltzan naufragoak. Naufrago horiek izan daitezke euren lanak argitara emateko estalperik kausitzen ez duten sortzaileak; naufrago horiek izan daitezke sormena erruz izanagatik ere etorri hori dena gorpuzteko beta hartzen ez dutenak; naufrago horiek izan daitezke dinosauroen artean txinaurriak diren egile gazteak. Etorkizunera begira, orainean dihardutenak. Ekintzaileak. Idazle gazteak. Naufrago hori izan daiteke “Azalberritze bat” (Balea Zuria, 2018) ludira ekarri digun Esti Martinez Diaz de Cerio (Iruñea, 1991).

Bergarako Idazle Eskolan, bazen Lander Garroren inpresio-jokoetatik bestelako irakurketak egiteko gai zen neskatxa bat, azal biguna zuela erakustea naturala zitzaiona, gure gorputzera erabat moldatu ez garela erakusten ziguna, hazten jarraitzea jantzi ezinezko azalekin lotzen zuena. Gaur, Gernikatik, nire idazmahai xume honetatik, euskal literaturak eta letragintzak idazle gazteen iturria gainezka duelako topa egiteko moduan gaudela deritzot, azalberritze epelak bidean daudelako.

Lanaren deitura hartzen duen azalaren funtzioa, hain zuzen, barrukoaren eta kanpokoaren arteko lotura-lana egitea da: kanpokoari barruratzen uztea, barrukoa kanpokotik babestea. Beraz, barrenekoaren eta kanpokoaren arteko dikotomia hori oinarri gisa hartu behar delakoan nago, lanean aurrera egin ahala. Identitatea mintzagai zentrala den honetan, subjektu poetikoaren “ni”-a izaeraren inguruko kezketan murgilduta dago obraren mamian barrena. Nortasunik gabeko sasi-identitateak nonahi dauden egoeran bizitzea suertatu zaigu, eta egoera horren baitan, gaitza da liburuan ageri zaigun subjektuaren eta objektuaren arteko talka ekiditea. Irudiak han eta hemen ditugu, edonon daude, eta ez da erraza nork bere leku naturala aurkitzea; azalaz harago, zinez nork bere burua ezagutzea; nork bere bidea hartzea, eta ez aldamenekoaren zidorra.

Estiloari nahiz langaiei helduz gero, poesia edo olerkigintza bera kontu metalinguistiko bihurtzen du egileak. Beste berba batez: olerkien idazketa, irakurketa, lanketa eta poemak eurak mintzagai bihurtzen ditu, idazten zein hausnartzen dagoen heinean. Halaber, txikitasunen handitasuna ere azpimarratuko nuke; izan ere, idazle nafarrak lirika eta poesia dendetako eskaparateen gisako egoera txikerretan topatzen du. Testuen kadentzia eta erritmoa ere bikain atontzen ditu olerkiz olerki eta tempo egoki horrek asko errazten dio irakurketa hartzaileari.

Oro har, New Orleanseko saxofoi-doinu samur baten gainean idatziriko produktua dela begitandu zait. Azal nadin: aitortza-kutsua dario azalberritze honi, baina neurriz nahiz tentuz eginiko aitortza da. Blues musika bezala. Bluesari egozten diodan balentrietako bat zera da, nostalgia- zein malenkonia-egoeretara garraiatzen zaituela, baina kontrolpean dagoen tristezia-sentimena dela. Ez da desesperantea. Ez da hondamena. Neurrizkoa da. Neurrizko aitortza pertsonal baten parekoa. Neurrizko azalberritze baten parekoa.

Azken kritikak

Sorbatza
Markel Sanchez

Asier Urkiza

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Nagore Fernandez

Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo

Amaia Alvarez Uria

Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia

Paloma Rodriguez-Miñambres

Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz

Mikel Asurmendi

Narrugorrik
Ixiar Rozas

Peru Iparragirre

Lera
Castillo Suarez

Maialen Sobrino Lopez

Hezitopia
Nora Salbotx

Joxe Aldasoro

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Artxiboa

2026(e)ko azaroa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

Hedabideak