« Absurdoaren itsasoa | Ikustekoa »
Sabeleko dantza / Bego Zestau / Hatsa, 2003
Emakume dantza Jon Kortazar / El País, 2003-05-19
Bego Zestau poeta berria dugu. Eta Sabeleko dantza bere lehen poema liburua, bere lehen liburua, omen da. Hatsa elkarteak argitaratu du Senperen. Juan Karlos Mugertza bere irakaslea izan zenak, eta poeta izan ere omen denak, hitzaurrean dioenez, “Maitasuna, xangrina, desira arinak eta sakonak” osatuz omen da bere poesia zuzena.
Zer dakar berezirik Zestauk? Ez dakit erantzuten. Liburu berri bat, eta ez da gutxi. Batez ere paralelotasunaren poesia bat ekarri duela, hitz jolasean arintzen den poesia moldea: “Presentzia betiratua / Irudi barneratua / Besarkadaldi liluratua / Muxualdi disfrutatua / Topaketa mirestua”.
Nitasunaren poesia zuzena da Sabeleko dantza honek adierazten duena, noizbait nerabea, eta agerikoa, nitasunak jartzen dizkio mugak eta erromantizismo urrun batek tonua. Besterik ez dagoenean ongi da. Baina moldeok askotan erabili ez ote diren zalantzatan nago.
Mundua hasi eta buka egiten da. Eta erotismo xuabe batek isurtzen du bere joera. Eta hitza berriro nagusitzen da. Eta ez dakit esaldiaren oparotasunak ez ote duen bertsolaritzarekin lotzen espresio molde hau. Ontto hitza aitzakia da esaldiaren joan etorria adierazteko. Baina zalantzan naiz hauek ote diren hitzaren oparotasunaren garaiak.
Lehen poema liburua da eta aspaldi agertzen denez, euskara, hizkuntza poetikoa hizkera malgua da poetaren eskuetan. Gaiak eta interesak dira kontuak. Inoiz ez da alde batera utzi behar poeta gazte batek periferian egiten duena, baina irakurtzeak ez dio inori kalterik egiten.
Bego Zestauren mundua mundu propioa da. Agian, beste gazte askorekin parekatu dezakeguna, eta agian, horixe da bere joera nagusia, arketipo bihurtzea: “Iruñean. Bakarrik / Arratsaldeko 20.23 / Silvio Rodriguezen musika lagun / Oroitzapenak dantzan gora-behera”. Eta barne mundu baten agerpenean, eta arketipo baten joeran joan dira orrialdeak liburua bukatu arte.
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza