kritiken hemeroteka

8.804 kritika

« | »

Itoko dira berriak / Karlos Linazasoro / Alberdania, 2003

Absurdoaren itsasoa Felipe Juaristi / El Diario Vasco, 2003-05-18

Itoko dira berriak da Karlos Linazasororen azken liburua. Aurkezpen egunean Karlosek berak aitortu zuenez, dekalogia bateko lehen liburua omen, baina liburua irakurri ondoren ikusten da nobela honetako urratsak lehendik ere emanak direla. Pertsonaia, esaterako, liburuzaina da, Karlos izenekoa gainera. Ez da lehendabiziko aldia pertsonaia hori bera agertzen zaiguna, Karlos idazlearen literaturgintzan. Beraz, pentsatzekoa da, liburua idatzi aurretik bazuela, nonbait, liburuaren nondik norakoaren berri. Historia xumea da oso. Lagun batzuk B hiriko hondartzan daude, eguzkia hartzera etorriak, eta, halako batean, entzuten dute, ikusten dute, pertsona bat itotzen ari dela. Hondartzan dauden lagunak prest azaltzen dira itotzen ari dena salbatzeko. Hori da abiapuntua, esan bezala. Baina hori ez da liburuaren mamia.

Pertsona horiek, borondate onekoak, eta zein baino zintzoagoak denak, ez dira gauza izango itotzen ari dena salbatzeko. Ez da ez dutelako nahi, ez da hondartzan bildutakoak gizon-emakume gaiztoak direlako; ez, dena da konplexuagoa. Eta absurdoagoa ere bai.

Nago absurdoaren itsasoan (edo hondartzan) oso ongi mugitzen dela Karlos Linazasoro. Absurdoa baita hondartzan bilduta dauden lagunen egoera, nahi eta ezina. Edo tragikoa. Baina garbi dago tragedia eta absurdoa askotan txanpon bareko bi aurpegiak direla, aurkia eta ifrentzua. Bakoitzak nondik begiratzen duen, noski. Badira gizon-emakume batzuk bizitza tragediaren ikuspegitik begiratzen dutenak. Eta badira beste ikuspegitik begiratzen dutenak ere. Bai tragediak eta bai absurdoak, biek egoera baten azpildurak ateratzen dituzte airera, era ezberdinez noski. Tragediazale batek itotzen ari denaren egoera beste modu batez deskribatuko luke. Hondartzan bildutako pertsonaiek borroka egingo lukete patu gaiztoaren aurka, eta baita bakoitza bestearen aurka ere. Horrelakorik ez dago Karlosen liburu honetan. Pertsonaiak ez dira borrokatzen, jolastu egiten dira, nork bere burua erakusteagatik gehiago, jolaste hutsagatik baino.

Azken kritikak

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez

Asier Urkiza

Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama

Nagore Fernandez

Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia

Mikel Asurmendi

Zure arnasa zaintzeko
Nerea Balda

Maialen Sobrino Lopez

Hondoaz galde
Jon Sarasua / Mikel Artola

Mikel Asurmendi

Zirtak su. Hasieran bazen hitza
Maite Lopez Las Heras

Joxe Aldasoro

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak