« Txipiroiak bere beltzean | Edulkoranterik gabe »
Miren eta erromantizismoa / Ramon Saizarbitoria / Erein, 2019
Pedagogia asmoa Javier Rojo / El Diario Vasco, 2020-02-01
Ramon Saizarbitoriaren azken nobela, “Miren eta erromantizismoa”, gazteei zuzendutako testua da. Alde honetatik begiratuta, idazlearen literatur ibilbidean lan marjinala dela-edo esan daiteke. Liburu honetan kontatzen den istorioak topiko xamarra dirudi, oinarrian hiru pertsonaiak osatutako amodiozko triangelua agertzen baitzaigu, honela laburtu daitekeena: institutu batean, mutil berri bat agertu da, Said, jatorri marokoarra duena; Said erakargarria da, eta Mirenek harenganako zerbait berezia sentitzen du; edonola ere, mutila Klararen sarean erori da. Nerabeentzako melodrama izan liteke istorio hau, eta egia da, nobela honek asko du melodramatik. Triangelu topikoaren aurrean gaudelarik pertsonaien aurkezpena ere nahiko topikoa eta eskematikoa dela esan daiteke. Said: mutil berria, eta berria eta exotikoa den aldetik misteriotsua nonbait. Klara: erle erregina, azalekoa, klaseko guztiak bere atzean dituena. Miren: azaleko kontuak alde batera utzita beti sakonera begira dagoena. Planteamendua gardena da, eta narratzaileak lehenengo momentutik argi utzi nahi du Saiden maitasuna lortzeko ahaleginetan noren alde jo behar duen irakurleak. Argumentuaren garapenean garrantzirik handiena duten osagaiak elkarrizketak dira. Izan ere, pertsonaiek nobelaren denbora luzeena hitz egiten pasatzen dute, eta narratzaileak estilo zuzeneko elkarrizketak transkribatzen ez dituenean, zehar estiloaren bidez elkarrizketa horiek kontatzen ditu, hori bai, komentarioak-eta erantsiz. Pertsonaien interakzio hau, bestalde, ia beti binaka egiten da. Bigarren mailako pertsonaiak, gurasoak edota irakasleren bat, agertzen direnean ere antzeko ezaugarriak ditu testuak. Elkarrizketen bidez adierazten diren harremanak alde batera utzita, ez da gauza askorik gertatzen.
Begi-bistakoa iruditu zait testuan asmo pedagogiko nabarmena dagoela, balizko irakurle nerabeei gauzak irakasteko helburua behin eta berriro agertzen baita narratzailearen mintzaldietan, eta nire ustez honek kontakizunaren aldetik oztopoa suposatzen du, gertakariak, triangeluaren garapena eta bilakaera, eta erreferentzia gehienak asmo horren menpean daudela ematen baitu.
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Ibon Egaña
Hezitopia
Nora Salbotx
Mikel Asurmendi
Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga
Ainhoa Aldazabal Gallastegui
Deiadarraren antologia bat
Rakel Pardo Perez
Asier Urkiza
Herrenaren promesak
Maite Aizpurua / Infinitudrama
Nagore Fernandez
Lazarraga, Ernazimentua euskaraz
Pruden Gartzia
Mikel Asurmendi