kritiken hemeroteka

8.610 kritika

« | »

Andrezaharraren manifestua / Mari Luz Esteban / Pamiela, 2019

Edulkoranterik gabe Igor Estankona / Deia, 2020-02-01

Eriondoan dagoenaren adurrak ikusi badituzu kokotsetik behera, bizarra egin gabe ezagutu badituzu medikuarenean herriko sorgin zaharrak, irudimena irristatu bazaizu titi erori batzuen artetik behera… orduan badakizu edertasuna edo perfekzioa ez direla bi hitz hanpatu baino. Pamielak argitaraturiko aldarri poetiko honek ere poesiarekin soilik esan daitezkeen izpirituaren zenbait ebidentzia esaten ditu: “zahartzeko modurik onena/ hirian bizitzea da/ kutsadurak izarrak estali arren// zahartzeko modurik onena/ gazte nahi ez izatea da” edo “ondo gogoan dut nola/ gure aitaren eskuak zimurtuz joan ziren// zahartuz doazen adiskideen eskuetan/ bilatzen ditut harenak”.

Mari Luz Estebanek poesia soziala dakar? Filosofikoa dakar? Deskripzioa egiten du? Zer da liburu hau, hain motza, hain ederra? Zergatik da zaplasteko baten modukoa, maitasunez emana? Poeta bezala ostia halako inbidia eman dit bere idazteko modu totalak, irakurle moduan hurrengo poema deskubritzeko gogoa piztu dit uneoro, eta feminista inperfektu legez interesa. Analfabeto baten antzera irakurri dut hizkuntza berri honen grafia, azalaren azpiko indar telurikoa sentitu: “orduan hasi, ahulduta ere hortxe diraute/ bizirik nagoela gogoraraziz// itzartu egin naiz, nire baitako turbina/ piztu baino segundo pare bat lehenago // ezer ez igarriagatik ziur naiz/ badator, hazten ari da”.

Atsekabea, xamurtasuna zein pena duintasun bihurtzen dakien Estebanek pausu bat eman du sublimaziorantz Amaren heriotzak libreago egin ninduen (Pamiela, 2013) bikain haren ostean. Zahartzaroaren gaineko hausnarketa poetiko honekin gauza asko transmititu dizkit. Lehenik eta behin, politikoki zuzena dena dudan jarri eta diktadurei egiten die kontra. “Dena ongi dabil” faltsua zalantzan jarri eta heriotza, pustulak, ertzak, gaizki tratatuak, zoroak erreibindikatzen ditu mundu zoro honen aurrean. Bestetik, estilo ariketa itzel bat egin du edulkoranterik gabe marrazteko mundua eta esplikaziorik gabe azaltzeko dena. Unibertso oso bat errekuperatu du, amarena, aitarena, izebena, desagertu ziren sukaldeetakoa. Etxean ahoz gora irakurri ditugu poemak eta begiak malkotu zaizkigu poz-atsegin gozo batez. Xamur hitz egiten dio Estebanek lausotuz eta ezerezean amilduz doan gure gorputzari, gugandik hain deskonektatua maiz, hain ahaztua: “berealdiko bakartasuna// zu eta unibertso taupakariaren artean/ besterik ez dagoenean// aurkikuntza horien poza/ ere bada zahartzaroa”.

“Andrezaharraren manifestua” bera liburuko azken solasean dator, eta liburuaren hariaz eta zioaz ari da. Niri Estebanen digresioak baino askoz gehiago gustatzen zaizkit poemak, euretan baitator azalpenik gabe dena azaldua. Azken zati honetan iragartzen da subjektu bat badela bere izatea aldarrikatzen duena. Sortuz eta birsortuz doan planeta honetan nola, bada, ez zahartu? Are gehiago: nola galdu aukera hori?

Nire amama Juanitak, begiratu eta esan ohi zigun: “Ai, zuok bai gazte! Niri laster zahartzaroa heldu behar jata!”. Finean, negua ez da kualitate bat, ezpada kalitate bat, balore bat, ideia bat. Agian hobe genuke hasieratik zahardadea bizi goizeko lehen argiekin bizi dugun eran eguna, harek gordetzen baitu iluntzea.

Azken kritikak

Izen baten promesa
Hedoi Etxarte

Joxe Aldasoro

Zahartzaroaren maparen bila
Arantxa Urretabizkaia

Aiora Sampedro

Aizkorak eta gutunak
Edorta Jimenez

Mikel Asurmendi

Amorante frantsesa
Miren Agur Meabe

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Oroi garen oro
Beatriz Chivite

Maialen Sobrino Lopez

Ahanzturaren aingerua
Maja Haderlap

Asier Urkiza

Espekulazioak
Arrate Egaña

Nagore Fernandez

Dena zulo bera zen
Eider Rodriguez

Txani Rodríguez

Azken batean
Lourdes Oñederra

Mikel Asurmendi

Auzokinak
Gorka Erostarbe

Maddi Galdos Areta

Esker onak
Delphine De Vigan

Irati Majuelo

Meditazioneak gei premiatsuen gainean...
Martin Duhalde

Gorka Bereziartua Mitxelena

Urte urdin ihesak
Jesus Mari Olaizola "Txiliku"

Hasier Rekondo

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Maialen Sobrino Lopez

Artxiboa

2025(e)ko abendua

2025(e)ko azaroa

2025(e)ko urria

2025(e)ko iraila

2025(e)ko abuztua

2025(e)ko uztaila

2025(e)ko ekaina

2025(e)ko maiatza

2025(e)ko apirila

2025(e)ko martxoa

2025(e)ko otsaila

2025(e)ko urtarrila

Hedabideak