kritiken hemeroteka

8.811 kritika

« | »

Miñan / Amets Arzallus Antia / Susa, 2019

Etorkinen tragedia Javier Rojo / El Diario Vasco, 2019-12-21

“Miñan” izenburua duen idazlan honek nobelaren itxura du baina, hari buruz ematen den informazioaren arabera, ingelesez “non-fiction novel” deitzen den horretatik hurbil dagoela esan daiteke. Izan ere, liburuan bi egileren izenak agertzen dira, Amets Arzallus bertsolari ezaguna eta Ibrahima Balde, eta bertan kontatzen da azken honen esperientzia pertsonala Konakry bere jatorrizko herritik atera zenetik Europara heldu zen arte, urtetan garatu den bidaia. Beraz, Ibrahima Baldek jarri du idazlan honen edukia, euskarazko hitzak Amets Arzallusi dagozkiolarik.

Ibrahimaren esperientzia lehen pertsonan kontatuta dago eta ahozko kontakizunaren itxura gordetzen du narrazioak, istorioa bere ahotik entzuten egongo bagina bezala. Alde honetatik begiratuta, esan behar da testuan oso ondo irudikatzen direla ahozko narrazioek dauzkaten ezaugarriak, esaldi motzen eta askotan kontaketaren egoerari buruzko komentarioak-eta eginda. Ibrahima Balderen historia pertsonala da, berea. Bere ikuspuntutik azalduta dago gertatutakoa, baina bere ikuspuntu eta historia horretan milaka pertsonaren tragedia laburbilduta ikus dezakegu. Askotan, komunikabideetan Mediterraneoa zeharkatzen saiatzen diren pertsonen informazioak entzuten direnean, kopuruak baino ez ditugu ikusten. Ez gara konturatzen kopuru horien atzean izen-deiturak dituzten pertsonak daudela, antzekotasunak dituzten arren, historia bakoitzean bizitza oso bat dagoela. Hori dela-eta liburu hau benetan interesgarria dela iruditzen zait, kopuru abstraktuak indibidualizatu egiten baitira, humanizatu alegia. Ibrahima bidaian hasi zen bere anaia txikia (“miñan” bere hizkuntzan) bilatzeko. Eta bidaia horretan mugak eta basamortuak zeharkatu behar izan zituen. Batzuetan, laguntza eskaintzen zioten pertsonekin elkartzen zen. Besteetan, ustezko laguntzaile horiek esplotatzaile hutsak ziren. Eta ez dira falta gizakien trafikoan aritzen direnak gizaki baten bizitza dirutan neurtu daitekeen mundu batean.

Baina tragedia hori kontatzean, ez ditu gertakariak ia juzkatzen, hori irakurlearen esku uzten baitu. Eta irakurlea, mendebalde aberatsean bizi dena, astinduta sentitzen da narrazio honen aurrean.

Azken kritikak

Atzerakarga
Fermin Etxegoien

Asier Urkiza

Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea

Aritz Pardina Herrero

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Mikel Asurmendi

Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá

Maialen Sobrino Lopez

Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr

Peru Iparragirre

Olibondoaren herria
Markel Elortza

Mikel Asurmendi

Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria

Asier Urkiza

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Nagore Fernandez

Izan gizona
Aritz Galarraga

Nagore Fernandez

Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran

Mikel Asurmendi

Termita
Garazi Albizua

Maialen Sobrino Lopez

Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly

Ibon Egaña

Hezitopia
Nora Salbotx

Mikel Asurmendi

Emakume oinutsa
Scholastique Mukasonga

Ainhoa Aldazabal Gallastegui

Artxiboa

2026(e)ko urria

2026(e)ko iraila

2026(e)ko abuztua

2026(e)ko uztaila

2026(e)ko ekaina

2026(e)ko maiatza

2026(e)ko apirila

2026(e)ko martxoa

2026(e)ko otsaila

2026(e)ko urtarrila

2026(e)ko

2025(e)ko abendua

Hedabideak