« Distopia bat | Atxagara bueltan »
Basa / Miren Amuriza / Elkar, 2019
Basa Karmele Beobide Urigoitia / Begitu, 2019-12-01
Miren Amuriza Plaza, nork ez dau ezetuten? Bertsolaria, galdetzea be! Baina oingo honetan helduentzat dan istorio bategaz jatorku. Igartza bekeari esker idatzi dauana eta guri guztiori leiduteko aukerea emon deuskuna.
Sabina Gogenola, urteetan aurrera joanda dagoan Altzerreka baserriko uzabandra alarguna da; bere zaintzapean dagoz Henry (bertako semea, urte luzez Ameriketan artzain ibilia, baina aspalditik oheratuta bizi dana hankea anputau eta gero) eta etxaldea. Urteak gogortu dabe Sabina, bere baserria da bere mundua, behiakaz, ardiakaz, etxeko txakurragaz edo katuakaz ederto baten konponduten da uzabandrea, eurakaz daukaz berba gozoak, maitasunezko keinuak… Etxekoakaz dana da errezeloa, ika-mika eta tensinoa; auzokoakaz, dana erretolikea eta norgehiagokea.
Dana aldrebestuko da Sabinari egingo deutsien ebakuntza txiki bategaz, zaintzailea izatetik zaindua izatera pasetan danean biztuko da gatazkea.
Zaintza gatazka modura erakutsiko deusku, Sabinak beretzat daukan egitea, poderea, seme-alabengandik datorrenean kontroltzat biziko dauana. Seme-alabak egunerokoa erraztu gura deutsien arren, berak ez dau ezer jakin gura modernidadeagaz, erosotasunagaz, inork ez deutso esango zelan bizi behar dan… Gatazka honek aurreikusi ezin dan ondorio larria izango dau.
Amurizak bere eleberri honetan biziteko era bat akabetan dabilen mundu ikuskera bat erakusten dau, erretratu gordin eta fidel bategaz. Arin baten leiduten dan eleberria da, era zehatzean eta indartsuan idatzita dagoanez gure inguruan bizi edota bizi izan diran andrak etorriko jakuz burura, personen arteko harremantzeak daukien zailtasunen aurrean ipiniko gaitu. Leiduten segiduteko gogoagaz itxiko gaitu, hurrengo eleberriaren zain.
Baserria, basa-andrea, biziteko era basa… Paperezko txoriak izan behar eban istorioa gure gozamenerako Basa bihurtu zan.
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Asier Urkiza
Ehulearen hilobia
Seumas O'Kelly
Nagore Fernandez
Izan gizona
Aritz Galarraga
Nagore Fernandez
Gurea falangista zen
Alberto Barandiaran
Mikel Asurmendi
Termita
Garazi Albizua
Maialen Sobrino Lopez