« Atxagara bueltan | Etxe ezagunera »
Amua / Aritz Gorrotxategi / Elkar, 2019
Arimaren materialtasuna Javier Rojo / El Correo, 2019-12-07
Idealismo poetikoaren aurkako aldarrikapentzat har daiteke “Amua” izenburuko poema liburua, Aritz Gorrotxategik idazlanaren lehenengo testuan jartzen duena kontuan hartzera. Bertan poetika moduko bat eraikita, ikusten dena baino ez dagoela adierazten zaigu, eta halaxe interpretatu behar direla poema hauek. Azaltzen denaren atzean ez omen dago beste mundurik, poemek ez omen digute adierazten poesiaren bidez baizik ezin irits daitekeen beste errealitaterik. Materialitatea baizik ez omen dago, materialitate hori ezeren metafora ez delarik. Irakurtzeko gida moduko bat, beraz, irakurleak bere urratsak bide zuzenetik aldendu ez ditzan. Baina aldarrikapenak aldarrikapen, eta idealismoak alde batera utzi behar direlako ideia aurkeztu arren, nago poema liburua planteamendu ironiko baten ondorioa dela eta halako aldarrikapenak “cum mica salis” ulertu behar direna.
Idazlan hau, bere testualitateari erreparatzen badiogu, gardena da. Erreferentzia klasikoak agertzen dira baina nahiko ulergarriak dira. Hau da, ez da berebiziko espezialista izan behar horrelako aipamenetan dagoena ulertzeko. Ardatz gisa funtzionatzen diren ideia batzuen inguruan antolatuta dago liburua. Ideia horietako bat, hasierako aldarrikapenari zuzen lotuta dagoena, hauxe izango litzateke: existentzian misterioren bat egotekotan, eguneroko bizitza arrunta da benetako misterioa. Bizitza ironia erraldoi batean murgilduta dago, esanahi ezkutuak bilatzen baititugu esanahirik ez dagoen lekuan, bigarren zentzuak bilatzen baititugu zentzurik ez daukaten gauzetan. Materialitatea da nagusi, poema batean adierazten den bezala, “arima ere haragia delako”. Honekin batera, sinesmen handien galera ere aurkezten da. Liburu honetan agertzen diren poemetan subjektu poetikoa mesfidati agertzen da ideia handiak islatu nahi dituzten hitz handien aurrean, jarrera kritikoa lagun. Heriotzari buruzko poemak ere ez dira falta, eta honelako liburu batean logikoa dirudienez, heriotza bizitzaren zikloaren amaiera baino ez da.
Mundu idealik aurkezten ez duen poesia dugu hau; hala ere, batzuetan idealismoaren nostalgia punttu bat susmatzen da Gorrotxategiren poemen tolesturetan.
Sorbatza
Markel Sanchez
Asier Urkiza
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Nagore Fernandez
Ipuinak eta antzezlanak
Lourdes Iriondo
Amaia Alvarez Uria
Ezezagunak trenean... irakurtzen
Miren Billelabeitia
Paloma Rodriguez-Miñambres
Dakigun hori
Garazi Arrula Ruiz
Mikel Asurmendi
Narrugorrik
Ixiar Rozas
Peru Iparragirre
Lera
Castillo Suarez
Maialen Sobrino Lopez
Hezitopia
Nora Salbotx
Joxe Aldasoro
Atzerakarga
Fermin Etxegoien
Asier Urkiza
Manifestu filosofikoa
Agustin Arrieta Urtizberea
Aritz Pardina Herrero
Ene Jesus
Ramon Saizarbitoria
Mikel Asurmendi
Datorren udan ez gara hemen biziko
Ane Zubeldia Magriñá
Maialen Sobrino Lopez
Zazpigarren gizona
John Berger / Jean Mohr
Peru Iparragirre
Olibondoaren herria
Markel Elortza
Mikel Asurmendi